lunes, 16 de diciembre de 2013

EROSKI ALDIZKARIAREKIN LANEAN

Berri bat kontatzea ez da batere erreza!!!
2013ko azarokoa
Aste honetan hasi gara lan honekin. Talde lana izan da. Guk, taldekideok irakurri behar izan dugu dagokigun berria bakarka lanean eta garrantzitsuena zer den ere atera behar izan dugu. Behin hori eginda komunean jarri dugu bakoitzak egindakoa, zer kontatuko dugun erabaki egin dugu eta bakoitzak zer kontatuko duen ere adoztu dugu.
Hau guztiarekin elkarri kontatu diogu eta taldekideok elkarri zuzendu diogu ahalik eta hobeen atera dakigun
Hona hemen zer kontatu duen talde bakoitzak! Oso zaila izan da, estrainezko unea izan baita!!!      
                   
                               
                   
                 
                 

jueves, 12 de diciembre de 2013

Idazleen txokoan: "Inventando entrevistas" 5.maila

KAZETARI LANA: JUGANDO A PERIODISTAS
L. Castellana ikasgaian proposatu digute elkarrizketa bat asmatzea... Kazetari lanean pentsatu dugu...
Honako lan polit hauek egin ditugu...
Espero dugu gustura irakurtzea!

miércoles, 4 de diciembre de 2013

GEUREAN ERE EUSKARA EGUNA, 2013-12-03an

ESKOLAN ANTOLATUTA DAUDEN EKINTZEEN ARTEAN EUSKARAREN ALDEKO LELO BAT ASMATZEA IZAN DA, GURE IDAZLEEN TXOKOTIK SORTUTAHONA HEMEN 5.MAILAKO HAINBAT LELO... 
ABENDUAREN 3AN ERE KAZETARI IBILIKO GARA, ESKOLAN EGINDAKO GUZTIA ZUEI KONTATU AHAL IZATEKO.
 ESPERO DUGU ATERATAKO BERRIAK INTERESGARRIAK IZATEA...
HONA HEMEN KLASEAN SORTUTAKO EUSKARAREN ALDEKO LELOAK...

HONAKO AURKEZPEN HONETAN GUZTIOK OSO POZIK GAUDE...

GERO, GUZTIOK ELKARTU GARENEAN TESTU BAT IRAKURRI DUGU... 



BATZUEK OLERKIAK ERE ASMATU DUTE...

AMAITZEKO HONA HEMEN EGUNAREN KRONIKAK...

sábado, 30 de noviembre de 2013

Berriro Ipuin kontalari ibili ginen!

Pasa den astean ipuin batzuk prestatu genituen... Lotsagatik eta ohitura ezagatik grabaketa lana ez zen erreza izan, naiz eta talde lana izan. 
Esan behar dugu ipuin kontalari lana ikasten emango dugula gure ikasteko tarte batzuetan... Ea zer lortuko dugun!
                       

Izaki bizidunak. Ikerketa lana 5.maila

Talde berri honek hasi da ikerketa lana egiten. Horretarako taldetan banaturik daude klasean. Talde bakoitza bere lanaz arduratzen da. Informazioa biltzen du, antolatzen baita aurkezpen batean jartzen du lortutako eduki guztiak. Gero aurpezpen bana eginda prestatzen dute euren hitzaldia ikaskide guztiei aurkezteko. 
Hona hemen egindako lanak.  
             
                 
                    
                 
                 

Irratia tokatu zitzaigu orain dela aste batzuk. 5.maila

1.hiruhileko irratsaioa
Gidoia prestatzea, entzeguak egitea eta... egin behar genuen egunean bertan behera utzi behar izatea emisoran zerbait txarto ibiltzeagatik.
Egunak pasatzea eta konpontzeko ordua ez heltzea.
Orduan zuzendaritzatik erabaki zuten zuzendaritzan bertan grabaketa egitea. Eta horrelaxe egin genuen. 
Hona hemen entzeguen argazki batzuk baita grabaketaren eguneko bideoa... Denetarik dagoela ikus dezakezue.
         
                    

jueves, 28 de noviembre de 2013

Kazetari lanean geure museoan!!! 5.maila

Kronikak hornitzen Guggenheim museoaren zehar 
Hitzordua eskatu eta gero museora joateko eguna heldu zitzaigun. Oso pozik geunden txango bat edukiko genuelako. Autobusa patiora etorri zen eta, boligrafoarekin abiatu ginen kazetari aritzera. 
Oso gauza interesgarri batzuk ikusi genituen eta tailer batean parte hartu genuen. Gustura aritu ginen geure lanean. 
Hona hemen irterari buruzko egindako kronika batzuk.
ESPERO DUGU GUSTURA IRAKURTZEA!

lunes, 25 de noviembre de 2013

Alternatiban filmeak aztertzen...

Ikusi duzue "Spy kids 2" izeneko filma... ba guk alternatiba klasean, erabili dugu hausnarketak egiteko. Oso interesgarria iruditu zaigu. Hona hemen horri buruzko laburpenak zertan datzan zuek jakiteko.

sábado, 16 de noviembre de 2013

Ipuinak kontatzen... Talde lana. 5.mailan

Ez da erreza guretzat ipuin kontalari aritzea. Baina ikasturtean zehar behin eta berriro saiatuko gara ipuinak kontatzen. 
Ikusiko duzue zer nolako aurrerapena egingo dugun!!
Hasiera baino ez da! Elkarri laguntzen gero eta hobeto egingo dugu!!! Ziur gaude!
                         
                        
                                           
                       
                       
Hurrengoetan saiatuko gara hobeto grabatzen entzuteari dagokionez!! 
Eskerrik asko ikusteagatik!  

lunes, 11 de noviembre de 2013

L. Castellana ikasgaian "Carta desde China a un amigo, familiar..."

Eskutitz bat nola idazten eta hizkuntza motak ikasten gaudenez, ikasleak proposatutakoa Chinan egongo bagina lagun bati eskutitz bat idaztea. Helburua zelan gauden eta hango biztanleekin harremanetan nola aritzen garen berri emateko... izango zen. 
Hona hemen egindako lanak. Espero dugu gustura irakurtzea... 


lunes, 21 de octubre de 2013

Euskadin murgilduta

Unibertsotik auzora
5.mailan hasi gara Ingurunen aurnazketa bat egiten Unibertso kontzeptutik auzora kontzeptura zer ibilbide dagoen ikusiz.
 Galaxiak, izarrak, eguzki sistema, lurra, kontinenteak, ... erkidekoak, lurraldeak, hiriburuak, hiriko barrutiak etabar ikusi ditugu.
Gero ikerketa lana egin dugu bakoitzak aukeratutako eraikinari buruzko latxo bat egiteko.
Hona hemen klaseko batzuek egindakoa...

Gutunak

L. Castellana ikasgaian irakasleak irten den lagun bati gutun bat idaztea proposatu zigun eta... hona hemen egindakoak!!!
Espero dugu gustura irakurtzea!

martes, 1 de octubre de 2013

IPUIN BAT

La nube y la duna
Leyendas personales (por Paulo Coelho). El semanal 25-08-2013
El semanal aldizkaria irakurtzen nengoela ikaslei kontatzeko oso ipuin polita batekin topo egin nuen. Horren aurkezpena prestatzea bururatu zitzaidan, ikaslei kontatzea baita ipuina haiek kontatzea ere. Horretaz gain haiek berregitea, aldatzea edo beste ipuin bat azmatzea... izan zen nire benetako helburua. 

Ipuin batekin goxatzea!

Hona hemen nik, irakasleak prestatutakoa baita ikasle batzuek egindakoa ere. Gazteilainiaz egindako lana izan da. Haiei izugarri gustatu zitzaien kontatzeko orduan eta idazleen trokora jo zuten...

lunes, 16 de septiembre de 2013

OPORRAK IRTEN DIRA!!!!!

OPORRETAKO  KONTUAK. Idazleen txokoa
Pasa den ikasturteko ikasle nagusiak institutora joanda beste batzuk etorri dira. Gaur haien aurkezpenaren eguna da geure blogan. Bostgarren maila egitear daude. Hori dela eta zuekin egongo dira datozen bi ikasturteetan. Hona hemen taldearen argazki bat. Ea zer iruditzen zaizkizuen! 
Zurbaranbarri HLHIko 5. mailako taldea 
Hona hemen haietariko batzuek egindako lana. Irakasleak proposatu zien oporretako kontuetan murgiltzea eta zerbait interesgarria, erakargarria, arraroa edo... dela delakorik kontatzea. 
Honekin batera ordenagailuen erabilpena, antolamentua... baita penrraifenarena ere ikasiz joango dira. 
Hona hemen 5.mailan haietariko batzuek egindako lana. Espero dugu gustura irakurtzea...
LAN POLITA IRAKURRIKO DUZUENA, EZ PENTSA!!!

Agur Zurbaranbarri!

AMAITU DUGU ESKOLAKO GARAIA
Jada, oporretan gaude baina oraindik lan batzuk egin behar ditugu blogan. Eskolako azken egunean, areto nagusian "lunch" bat egin genuen gurasoekin batera. Hori gure azkenengo kronikaren oinarria izango da. 
"Lunch" horretan, Adelak, Robertok eta Juan Carlos-ek 6. mailako ikasle guztiei gure orla eman ziguten. Gero, 6.a mailako ikasle batzuek, Jose Mari liburutegiko irakasle arduradunari idatzitako idazlantxo bat irakurri genion. Hori amaitu eta gero 6. mailako 6 ikaslek prestatutako banda batzuk banatu genituen 6. mailako tutore eta ikasle guztiei.
Oso ekitaldi polita izan zen! Sentitutakoa ez dugu inoiz ahaztuko. 



jueves, 27 de junio de 2013

Plastikan gorputz geometrikoak egin ditugu.

6.A mailako neska mutilok gorputz geometrikoak egin ditugu plastikan: paperez eta pailioekin eta plastilinarekin. 

Amaitzean Adelak gure andereinoak grabatu digu batzuei baita argazkiak ere atera.                     

Gero patio ordua amaitutakoan  Iker, Patricia Pérez eta ni, Leire joan gara klase batzuetara erakusteko eta azaltzeko egindako lana. Koldok eta Xabik lagundu digute klasetara eramaten dena. Lehenengoa Iker izan da 4.mailan, gero ni Leire, 5.A mailan eta gero Patricia Pérez, 5.B mailan. Bego Arberasen klasera bueltatu gara Patricia. Koldo, eta hirurok  berriro azaltzera.

Orain zuei erakutsiko dizuegu egindako lana. Gure ikaskide batek, Iker izenekoa,  jarriko dizuegun bideoa prestatu du

Ondo pasa eta asko ikasi ikustean!                  

                  

Abokatuen bigarren egonaldia

Zuzenbidea eskolako 6.mailan
Berriz ere bikain pasatu dugu abokatu batekin! Kontratua amaitzen ibiltzeaz gain epaiketa bat simulatu dugu... Saioak oso arin irten zaizkigu. Eta gainera asko ikasi dugu gai honetan!
Eskerrik asko Escuela solidaria de derecho ekimenaren barruan, FUNDACIÓN PROFESOR URÍA honi geurera ere etortzeagatik!
Hona hemen Raquel abokatua 6.mailako ikasleekin

jueves, 20 de junio de 2013

Liburuen aipamena

Ikasle arduratsua izatea. Bai polita dela !!
Zorionak honako ikasle hauei kurtsoa amaitu arte lan egiteko prest egoteagatik!!!

Benetako irakaslea!

Askotan entzuten dugu benetako irakaslea tutorea baino ez dela. Nire eskarmentuak esaten dit benetako irakaslea nor den ikasleek esaten digutela,  nahi gabe, noski. 
Hona hemen geurean dugun liburutegiko irakaslea. Bere txokoan egonda, astero, gehinez saio bat emanda Lehenengo Hezkuntzan zehar eta ordutegiz kanpo egindako lanarekin, irakasle honek, José Mari irakasleak lortu du irakaslegoaren barruan sartzea. 
Eskerrik asko José Mari, gurasoen, ikasleen eta irakasleen partez...


jueves, 13 de junio de 2013

Bilbo-rock-en Bertso topaketa

Udalak antolatutako ekitaldira gonbidatu gintuzten (Josu Landeta bertso irakasleari zuzenduta, irakatsitakoa eskertzeko moduan)
Pasa den ostiralean 6.mailako ikasleak Bilbo-rockera joan ginen beste hainbat eskolekoekin batera. Gu bertsoak botatzera joan ginen. Irtera oso ondo egon zen. 
Hona hemen horri buruz egin genituen kronikak:

Gasteizen: Mundua ezagutzen, ta kronikak kontatzen.

Espero genuen baino askoz hobeto!
Denboratxo bat pasa da Gazteisera jon ginenetik, baina oraindik ez gara ahaztu zer gertatu zen han. Horregatik kronikak idatzi ditugu. Gazteizeko kronika ez zen derrigorrezkoa horregatik bakarrik klaseko batzuek egin dute. Hemen behean kroniken dokumentua utziko dizuegu, gustora irakurtzea espero dugu!

martes, 4 de junio de 2013

Ipuin-kontalari bai eginkizun polita!

Titularekin pentsatuko duzue ipuin-kontalari bat etorri dela... Baina ez da horrelakoa, guk geuk izan gara gaur ipuin kontalariak. Egun batzuk egon gara prestatzen ipuin txiki batzuk ahoz kontatzeko. 6.A mailakook 2 urteko ume txikitsuei kontatu dizkiogu. Lehenengoz beraien klasera joan gara eta geroago geurera beraiek etorri dira.
Hona hemen egindako grabaketa...   
                          

Gasteizen Alde Zaharra aztertzen

Gaur ekainaren 4a da, asteartea. Bihar Gasteizera joango gara bere Alde Zaharra ikustera. Orduan denon artean, Gasteizen prezentazio bat egin dugu bere monumentuei buruz hitz egiteko. Denok gure monumentua azaldu dugu Adelak grabatuta noski. Hemen behean aukera duzue prezentazioa eta bideoa ikusteko . Espero dugu gustora ikustea!
                           
Hona hemen irakasleak proposatu lana gidoia. Web helbide batzuk agertzeaz gain mapa batzuk eta ikerketa lantxo bat egiteko   esandako galderak guk bilatzeko. 
Amaieran erantzunak ere badaude.

lunes, 3 de junio de 2013

Egiptoko piramideak matematikan

Gorputz geometrikoak ez dira matematikako gauzarik, bizitzakoak baizik edozein lekutan topa baititzakegu. 
Adibide bat Egiptoko aintzinako piramideak dira. Egun batean egunkaria irakurtzean piramidei buruzko artikulu bat topatu nuen eta ikasleentzat gorde egin nuen. Orain aurkeztu diet irakur eta labur dezaten. Honela gaian murgil daitezen. 
Hona hemen ikasle batek egindako laburpena.

viernes, 31 de mayo de 2013

Zurbaranbarri eskolan ZUZENBIDEA ikasten gabiltza!

Abokatuen lehenengo hitzaldiaren kronikak
Pasa den asteartean bi abogatuak  María José eta Borja geurera  etorri ziren haien lanarekin lotutako hainbat gauza gurekin konpartitzeko, gure jakinmina piztu nahian. Arratsalde osoan haiekin egon ginen. Oso azkar pasatu zen...Amaitzean kontratuei buruzko kontzeptu garrantzitsuenak plazaratuta zeunden. 
Hori izan zen lehengo hitzaldia, badute beste bat prestatuta datorren astelehenerako. Horretan beste bikote abokatu izango da.  
Hona hemen gure kronika batzuk 

Gure arbasoak aztertzen (Erdi Aroa)Iker 6.A

Oraingoan, egindako aurkezpena ez da taldeka izan, bakoitzak berea egin du eta. Erdi aroan murgildu gara jadanik. Bakoitzak bere aurkezpena azalduko du klaseko guztion aurrean eta nik nirea utziko dizuet hemen behean ikasten gozatzeko. 
Espero dut zuen gustokoa izatea!





miércoles, 29 de mayo de 2013

Getxon, Pakea Bizkaiarekin!

Aurten ere itzuli gara Getxora. Egia esan asko gustatu zaigu irtera hau. Monitoreak oso jatorrak izateaz gain gauza pilo bat ikasi dugulako.
Oso beldurtuta geuden igarritako eguraldiarekin baina azkenean ez zen hainbesterako izan!
Seguro gaude Zurbarabarri eskolakoak berriz horra itzuliko garela!

Europako eta Espainiako paisaiak

Kaixo gu 6.mailako 3 neska-mutilak gara.  Nire bi lankideok eta hirurok, Europako eta Espainiako paisaien hitzaldi bat egin dugu . Ni  Patricia naiz eta prestatu dut sarrera hau. Espero dugu gure lana ikustean, asko disfrutatzea eta apur batean ikastea. Hona hemen:
               

Espainia eta Europa ezagutzen.

Erliebea gai nagusia
Kaixo! Gu Gaizka, Xabier eta Patricia V. gara. Europako eta Espainiako paisaien hitzaldi bat prestatu dugu, gure ikaskideen aurrean aurkezteko. Denboratxo bat eman dugu hau egiten. Orain espero dugu zuek ikustea.

                         

Europako eta Espainako paisaiak eta erliebeak ikasten ibili ginen.

Guk 6.A mailako Leirek, Aitorrek eta Unaik, hitzaldi bat egin genuen maitzaren hasieran. Pentsatu dugu zuei  dokumentua erakustea baita nola grabatu genuen klasean horren hitzaldia ere plazaratzea. Espero dugu zuek gure hitzaldiarekin asko ikastea eta ulertzea.        

               

lunes, 27 de mayo de 2013

Europako eta Espainiako erliebea

Hona hemen gure hitzaldi berria. Egin dugun gaia Europako erliebea eta Espainiako erliebeari buruzkoa izan da. Asko esfortzatu garenez zuen gustokoa izatea espero dugu, BESTE BATERA ARTE!!! 

                       

jueves, 23 de mayo de 2013

Europa eta Espainiako erliebea aztertzen

6. A Klaseko ikasleok Europa eta Espainiako hitzaldiak egin ditugu. Gure taldean Alének, Ikerrek eta Yeray-ek egin dugun hitzaldia ikustea nahi dugu. 
HAUXE DA!!


                   

martes, 7 de mayo de 2013

Geurean badugu beste saridun bat!

ADIBIDEZ 14 LEHIAKETAREN IRABASLEA
Gure ikaskide Patricia Pérez-ek beste ikasle batzuekin parte hartu zuen "Adibidez 14" lehiaketan. Acex Programaren 17 ikastetxeko 428 lana arkeztu ziren eta euren artean sariduna suertatu da. 
6.mailako eta 11 urte dituen neska honek   2.kategoriako saria lortu du, pertsonairen baloreak oso ondo azaltzen dituelako eta egindako idazlanak oso kalitate ona izateagatik hain zuzen ere. 

lunes, 6 de mayo de 2013

Ingeleseko tailerretan ikertzen!


Estatu Batuetako leku batzuk...
Pasa den ostegunean eta ostiralean ingeleseko tailerrak eduki genituen. Guk, 6.A mailakook, Estatu Bautetako leku batzuen berri emango dizkizuegu. Hona hemen  ikusteko gure blogan  egindako ikerketaren laburpentxoa. Espero dugu oso ondo pasatzea ikusten.  
  • Laburpenen egileak: testuen amaieran ageri daude.
  • Garbiratutakoen idazleak: Patricia Vacas eta Gaizka.             

viernes, 3 de mayo de 2013

Lurraren adierazpena, Patricia , Mikel eta Erik

Kaixo guk 6.A mailako Patricia,  Mikel eta Erik gara. Inguruneko hitzaldi bat egin dugu , lurraren adierazpenari buruz. Zuek ikustea nahiko genuke. Hona hemen gure lana. Espero dugu interesgarria izatea.

                        

Lurra ezagutzen. 6. maila. Gaizka, Xabier eta Patricia Vacas

Guk, 6.A mailako neska-mutilek taldeka aurkezpen bana  egin dugu lurraren adierazpenari  buruz. Taldeetan banatuta baikaude   Gaizkak, Patricia Vacas-ek eta Xabierrek, gure hitzalditxoa grabatu digunez irakasleak hemen utziko dizuegu aukezpenarekin batera,  zuek ikusi ditzazuen.
                        

Inguruneko hitzaldia Asier, Ainara eta Koldo egindakoa 6.A

LURRAREN ADIERAZPENA
Orain zuei gure taldeak eginiko hitzaldia erakutsiko dizuegu. Lurraren adierazpenari buruzkoa da. Baita Amerikaren datu batzuk sartu egin behar izan ditugu hitzaldian. Lan asko egin dugunez plazaratuko dugu ikus dezazuen. 
Egindako lana zuen gustokoa izatea espero dugu. BESTE BATERA ARTEEEEE!!!!!


                     

Hirugarren zikloan TAILERRAK INGELESEZ. 6.A

Egin ohi dugun eran, honetan ere plazaratuko dugu egindakoa. Horretarako egun bakoitzaren kronika batzuk agerian edukiko dituzue. Horrekin batera argazki batzuek azalduko dute zein ondo aritu garen.  

jueves, 2 de mayo de 2013

Lurra nola irudikatu aztertzen 6.A

Gure klasean, hiru kideko taldeetan gaude eta honela bost hitzalditxo egin ditugu. Geure taldekideak Alén, Iker eta Yeray gara. Bakoitzak bere zatia egiten du egunero, eta horrela aste batean edo bitan konpondu genuen. Betiko moduan zuek ikustea erabaki dugu. Hori dela eta hementxe, behean hitzalditxoaren gidoia utziko dizue baita guk egindako hitzaldiaren  grabaketa ere. 
 
                       

Leyendas indigenas en L. castellana 6.A

Lan hau L. Castellana liburuan proposatutakoa izan da. Irakasleak web horri batzuk bidali zizkigun ikerketa lana egiteko. Behin gure gustuko bat aukeratuta eskuz zirriborro bat egin genuen eta zuzendu bezain laster garbiratu eta... hona hemen sortutakoak. 
Ea interesgarria atera zazkigun!

Lagun ospetsuei zuzendutako elkarrizketak. 6.A

NOLA GUSTATUKO LITZAIGUKE?
Nik eta nire klaseko ikaskideok, pertsonai famatu bati zuzendutako elkarrizketa batzuk egin ditugu. Zuei erakustea erabaki dugu. Espero dugu elkarrizketak zuen gustukoak izatea eta gure esfortsua baloratzea.

viernes, 26 de abril de 2013

Eskolan elkarrekin abesten... Hau poza!

Atzo eguerdian, Josu bertsogintza irakasleak, guitarra jolea/abeslaria ekarri zigun geurera. Areto nagusian bildu gintuzten irakasleok eta ... abesteari ekin genion, haiek zuzenduta. Banatutako koadernotxoekin abestien letrak gogoratu genituen eta konturatu gabe saioa irten zitzaigun. Zein ondo pasatu genuen! 
Ahaztu ezina benetan!

lunes, 22 de abril de 2013

Irratiz irrati agurtzen zaituztegu!

2013ko apirilaren 18an, osteguna gure azken irratsaioa egin genuen. Beti bezala gidoia elkarren artean joan ginen idazten. Bakoitzaren betebeharra zein izango zen banatu genuen eta entzeguak egin genituen ondo atera zedin. 
Bertsolaritza landu genuen bertso batzuk bota genituelako. Lan polita egindakoa!

                  

martes, 16 de abril de 2013

Aurten ere Bide Hezkuntzan egon gara!!! (6.A)

Betiko moduan bi udaltzain beren autobusean gure bila etorri ziren eta Sarriko aldera eraman gintuzten. Egia esan zer egingo   genukeen bagenekien pasa den ikasturtean egon ginelako. Hala eta guztiz ere joateko irrikitan geunden 6.mailako bi klaseko guztiok. Uste genuen moduan pasatu genuen!!!
Hona hemen egonaldiaren kronikak.

lunes, 25 de marzo de 2013

Aste Kulturala (ostirala) .Eta oporrak datoz!

Hona hemen nire tadekieok, 6. b klaseko batzuek eta guztiok egindako kronikak ostiralean zer egin genuen berri emateko.
 Google Docs baten bidez argitaratuko ditugu. Espero dugu interesgarriak izatea zuentzat.

Euskal astea: KORRIKA (osteguna)

Gaur, ostegunean, Eskolan irratsaio berezi egun dugu eskolako guztion artean. Klase guztiek parte hartu dute eta guri 6. mailakoei  Aste Kulturalaren berri ematea tokatu zaigu. Gure gidoia egiteko atzo elkartu ziren klase bakoitzaren arduradunak eta euren artean hemen azaldutako gidoia konpondu zuten. Horretaz gain klase bakoitzean, zozketa baten bidez bi hizlari aukeratu ziren. Hasiera eta amaierako bertsoak ere prestatu genituen. Hona hemen prestatutako gidoia.

Gure Zurkatza maskota Konrrikan parte hartzeko prest-
Bere ondoan Haur Hezkuntzakoen lan batzuk

Honetaz gain zer egin dugun kontatzeko kronika batzuk egiteko hainbat arduradunak izendatuta egon dira. Hurrengo dokumentuan kronikak ikusgai daude.




Bai nekatutata amaitu dugula!
Eguraldia ezin hobea izan da 
euskal dantza batzuekin ekitaldia
amaitzeko 

         

jueves, 21 de marzo de 2013

Aste Kulturala Zurbaranbarrin (asteazkena)

Gure Zurbaranbarri eskolara Aste Kulturala heldu zen pasa den astelehenean, eta ospakizun bereziez beteta dagoenez ideia ona  iruditu zitzaigun zuei kontatzea. Hori egiten ari gara egunero kronika batzuen bidez kazetari lanean aritzen. 
Gaur nire taldeari dagokio kronika idaztea. Oso egun lasaia izan da gaurkoa. Klaseetan irratsaioari azkenengo konponketak eman zaizkio. Guk 6. mailakoek hizlariak aukeratu ditugu zozketa baten bidez. Parte hartu nahi duten artean bi hizlari atera dugu talde bakoitzean eta elkartu dira azkenengo entsaioa egitera. 
Goizaldean, jolasaldia amaitutakoan Flash Mob entsaio orokorra egin dugu patioan. Egia esan, oso eguraldi polita eduki dugunez bikain egon gara guztiok geure lana betetzen. 
Patioan entsaio orokorra


miércoles, 20 de marzo de 2013

Aste kulturala, asteartea


Jolasak eta bertsoak, plan onena !! Kazetari gabiltza...
Atzo 2013ko martxoaren asteartean, Zurbaranabarri eskolako umeok gauza asko egin genuen euskal astean dela eta. Lehenengo Kulki jolasak, bi txandetan: lehenengo txanda 10etatik 11etara eta bigarrena 11etatik 12etara.
Joku  asko egon egon ziren, artzainek egiten dituztenak, hain zuzen ere. 
Hona hemen jolas batzuk: 
  • Sorginaren etxea.
  • Zankoak
  • Txalaparta
  • Esku pilota
  • Txingak
  • Sakuak
  • 3 marra
  • Artzaren etxea 
  • Akerraren jolasa     
Bertsogintza areto nagusian ospatu genuen. eskola osoa bildu zen eta 6 mailako guzkiok parte hartu genuen antolatutako ekintzan. 
Lehendabizi ikasle gazteekin abestu genuen, bertsoak erabili genituen eta oso polita atera zen. 
6. mailako batzuek haien burua aurkeztu zuten bertso baten bidez eta gero denok batera hainbat bertso plazaratu genuen. 

                             
Amaitzeko pegatinen lehiaketaren sariak banatu ziren Eta horrela saioari amaiaera eman genion, pozaren pozez...
Hona hemen saridunak
                   
Saridunak sariarekin 




Aste kulturala Zurbaranbarri eskolan

Kazetari lanean gabiltza...
Atzo martxoaren 18an gure eskolan Aste Kulturala hasi ginen ospatzen. Gaian murgiltzeko lehenik eta behin eskola apaindu genuen pasa den astean.

Goiztiarrek egindako orma irudia
Atezaintzaren ondoan egindako pegatinen irudiak
Korrikaren berri ormetan 
Esan behar dugu badamagula  bi aste euskararen aldeko pegatina lehiaketa egiten. Azkenean ziklo bakoitzean irabazle bat izendatu da. Eta irabazle guztien artean nagusia atera dute epaileek. Irabazle nagusiak  korrikaren lekukoaren arduraduna izango da datorren ostegunean. Izan ere datorren ostegunean Etxebarria parkera joango gara korrikan parte hartzera. Eskolan  korrika txiki bat ere egingo dugu patioan ostegun bertan, Etxebarriara nagusiak baino ez garelako joango. 

"Txuflun" antzezkia
bostgarren mailakoak eskenatokian
Astelehenean garrantsitzuena 5.mailako neska-mutilek Txuflu izeneko antzerkia egin zutela. Goizaldean gazteentzat antzeztu zuten eta arratsaldez aukera eduki genuen nagusiok ikusteko. Oso  lan polita egin zuten liburutegiko José Mari irakasleak zuzenduta. 
ZORIONAK IKASLEEI BAITA JOSÉ MARI IRAKASLEARI ERE!!
Korrikaren ibilbideari begira gaude. Horretara Euskadi mapa batean egun bakoitzeko nondik norakoa margotzen dugu, mapan bertan. 
Begiratu orain arte margotutakoa!
Kronika honetan egitaraua plazaratuko dugu astean zehar zer egingo dugun berri emateko.

martes, 19 de marzo de 2013

Plastikan...Look our symmetrical faces!!!

Working with our pictures
Gure argazkiekin lanean
Simetria dela eta ez dela... argazkia bat atera zigun plastika irakasleak eta erdibanatu zuen guri zati bakarra baino ez emateko. Zati horrekin guk irudikatzeko falta zen aldea ahalik eta simetrikoen. 
                         
                      

lunes, 18 de marzo de 2013

Berri batzuk laburtzen...

Aldizkari baten berri batzuk  laburtu eta buruz kontatu egin ditugu honetan. Hona hemen grabatutakoak.
                                
                

domingo, 17 de marzo de 2013

Ingurune ikasgaian Energia ikasi dugu. 6,A

Zer da energia? Nondik dator? Zertarako balio digu?... Galdera hauek eta beste batzuk egin dizkiogu elkarri. Liburuetan eta Interneten erantzunak bilatu ditugu. Hona hemen egindako lana:

  • Kontzeptu mapa 

  • Aurkezpena 
  • Hitzaldia  
                         

viernes, 15 de marzo de 2013

Conversación estilo directo/indirecto 6º A

Kaixo, guk eta gure ikaskideok idazlan bat egin dugu eta zuei erakutsiko dizuegu. Idazlan honetan elkarrizketa bat egin behar izan dugu, baina bi estilotan: zehar estiloan eta zuzen estiloan. Hona hemen gure idazlanak. Ea gustatuko zaizkizuen!

L. Castellana: Contando pequeñas historias...

Aldizkari batean pasadizo batzuk topatu ditugu eta buruz kontatzen saiatu gara. Gaztelainazko kontakizunak dira. Hona hemen haietariko batzuk...
                                         
                                          

martes, 12 de marzo de 2013

Pakea Bizkaian aurten berriro gurekin!!!!

Badakizue zer garratzi duen natura zaintzeak? Hona hemen horren alde dagoen Bizkaiko erakunde ospetsuenetariko bat.
Gurekin egon zen bere kide bat eta hitzaldi bat bota zigun bideo batean oinarrituta. Iaz bezala aurten ere Getxora joango gara zerbait ikastera. 
Hona hemen ikasleek egindako hitzaldiaren kronika batzuk.

viernes, 1 de marzo de 2013

Reseñas 6.A

Kaixo gu 6.A klaseko bi neska -mutil gara Patricia Pérez eta Gaizka Alcalde eta gure gelako irakasle Adelak proposatu zigun liburu bat irakurri eta gero beraren "reseña" egitea. Denok prestatu dugu glaztelainiazko liburu bana. Orain dokumentu batean biltzen ari gara. Gu blogan jartzeko arduradunak gara. 
Gure asmoa, hau bezalako bilduma  euskarazko liburu batzuekin etorkizunean egitea da. 
Espero dugu gustura irakurtzea eta zuei gustatzea. Hona hemen egindako "reseñak":

miércoles, 20 de febrero de 2013

Aldizkari baten berriekin bueltan, 2013ko urtarrilean!

Eroski kontsumer aldizkariko beste ale bat atera dute, eta noski, guk bere berriei erreparatuz, berriz laburpenak egin ditugu. Talde guztietako kideok elkarri kontatu diogu. Beti bezala grabatu egin ditugu. Hemen behean utziko dizkizuegu egindako grabaketak.
                     

                   
                   
                   

Iritzi testua, orain euskaraz, 6.A klasean

Hona hemen iritzi testuak. Irakasleak hiru aukera eman dizkigu: merkataritzako supermerkatuak, errepideak eta urtegiak. Gai horietariko bat aukeratu, horri buruz hitz egin eta iritzia ematea izan da gure lana. 
Denok asko esfortzatu gara. Horretarako baikoitzak gauza bati buruz bere iritzia eta bildutako informazioa jarri behar izan ditu idazlan moduan. 
Ea alde ala kontran zauden!!!!

Zertan datza txalaparta?Ikerketa lana 6.A klasean


Egia esan oso interesgarria iruditu zitzaigun proposatutako ikerketa lana. Izan ere, txalapartari buruz hainbat eduki landu behar genuen:
  • Jatorria
  • Osagaiak.
  • Nola erabiltzen den.
  • Zertarako erabiltzen den.
Lanari ekin genion. Iturri oso antzekoak erabilita hona hemen bakoitzak egindakoa. 

viernes, 15 de febrero de 2013

Inauteriak. 6.A mailakoen ospakizunaren kronikak

Urte honeko inauteriak oso ondo egon dira. Oso ondo  pasatu dugu eta kronika batzuk argitaratuko ditugu gertatutakoaren berri zuei emateko.  Espero dugu zuei gustatzea. Hona hemen guk egindakoak. 

Jokuak aipatuta daudenez kronika guztietan hona hemen zeintzuk izan diren grafikoki ikus ditzazuen.

Aintzinako Egiptoa

Kaixo: hemen gaude berriro zuekin beste gauzatxo batekin. Aurtengo inauterietako mozorroa egipziarrez izango zela erabaki genuenez, pentsatu genuen egipziarrei buruz ikerketa lana egitea. Horretarako ikaskideen artean banatu genuen eginkizuna. Behin informazioa edukita aurkezpen batean jarri genuen guk ikasteko eta beste batzuei konta ahal izateko. Zuek  horri buruz zerbait jakiteko edo gogorarazteko "docs" batean, Aintzinako Egiptoari  buruz taldeka egindakoa dakarkizuegu.
Bikoteak egin ditu irakasleak lan egiteko orduan. Bikote bakoitzak zenbait eduki bilatu behar zuen. (Aipatu behar dugu aurten Munduko herri batzuk aukeratu ditugula eskolako gai moduan Inauterietan)
Hona hemen laburtutakoa.


Hona hemen klasean, guztion artean egindako aurkezpena. Egia esan grabaketa ez da oso ona. Sentitzen dugu. 

martes, 5 de febrero de 2013

Gure bertsoak Bakearen egunean 6.A ikasleak

Gure eskolan Bakearen eguna ospatzeko bertso batzuk egin genituen antolatutako ekitaldian botatzeko. Lan polita egin genuen klaseko ikasle guztiok parte hartu baikenuen sortzeko orduan. 
Dena hartu behar izan genuen kontuan:
  • doinua
  • errima
  • neurria (silabak, lerroak) 
  • kopla mota 
  • ahotzaren tonoa eta abar...
Prestatutakoan, irakasleak eta guztiok laguntza eskatu genion Josu bertsolaritza irakasleari. Gurekin egon zen klasean zuzentzen eta abezten. Bikain pasatu genuen! Baina garrantzitsuena asko ikasi genuela izan zen!!!
Hona hemen egindako bertsoak aurpezpen batean jarrita. Eta bideo bat, abezten eskolako liburutegian, zuek ikus dezazuen. 
Espero dugu zuen gustuko izatea!!!


Liburutegian eskolako ikasleek horma irudi handi bat prestatu genuen mandalaz beteta. Hona hemen gure klaseko argazkiak.
                               
                      
Azkenean liburutegian, ekitaldia ospatu baino lehen, asmatutako bertso guztiak abestu genituen  azkenengo aldiz. Bageuden jolas orduan baina ez zitzaigun inporta oso gustura egon ginelako elkarrekin!!!                     

                        
Ekitaldia patioan antolatu genuen eta parte hartu genuen eskolako guztiok. Bihotz handi baten barruan guk ekarritako janari botsak bildu genituen. Abestiak, bertsoak, testuak eta guzti eduki genituen Bakearen alde lan egiten ari garela elkarri erakusteko. Urte osoko lana dugu, es pentsa!!!! 

Inkestak egiten eta baloratzen! 6.A klasean

Klasean aisialdiari buruzko inkestak egin ditugu guztiok elkarri galdetuz. Bakoitzak bere galdera egin die  klaseko ikaslei. Taula batzuetan prestatu ditugu zuek ikusteko lortutako datuak: maiztasun absolutua, erlatiboa, ehunekoa...
Egindako lanak taula eta guzti honako hauek izan dira.  
Irakurtzean zuek gozatzea espero dugu! 

Noticias inventadas en L.castellana

Lengua castellana ikasgaian  fitxa batean asmatutako berriak egin behar izan ditugu. Ikasle batzuek gauza onak ipini dituzte baina beste batzuek txarrak.
Hemen behean jarriko ditugu haietariko batzuk  irakur ditzazuen. Gaztelainiaz daude!!!!!!!