lunes, 25 de marzo de 2013

Aste Kulturala (ostirala) .Eta oporrak datoz!

Hona hemen nire tadekieok, 6. b klaseko batzuek eta guztiok egindako kronikak ostiralean zer egin genuen berri emateko.
 Google Docs baten bidez argitaratuko ditugu. Espero dugu interesgarriak izatea zuentzat.

Euskal astea: KORRIKA (osteguna)

Gaur, ostegunean, Eskolan irratsaio berezi egun dugu eskolako guztion artean. Klase guztiek parte hartu dute eta guri 6. mailakoei  Aste Kulturalaren berri ematea tokatu zaigu. Gure gidoia egiteko atzo elkartu ziren klase bakoitzaren arduradunak eta euren artean hemen azaldutako gidoia konpondu zuten. Horretaz gain klase bakoitzean, zozketa baten bidez bi hizlari aukeratu ziren. Hasiera eta amaierako bertsoak ere prestatu genituen. Hona hemen prestatutako gidoia.

Gure Zurkatza maskota Konrrikan parte hartzeko prest-
Bere ondoan Haur Hezkuntzakoen lan batzuk

Honetaz gain zer egin dugun kontatzeko kronika batzuk egiteko hainbat arduradunak izendatuta egon dira. Hurrengo dokumentuan kronikak ikusgai daude.




Bai nekatutata amaitu dugula!
Eguraldia ezin hobea izan da 
euskal dantza batzuekin ekitaldia
amaitzeko 

         

jueves, 21 de marzo de 2013

Aste Kulturala Zurbaranbarrin (asteazkena)

Gure Zurbaranbarri eskolara Aste Kulturala heldu zen pasa den astelehenean, eta ospakizun bereziez beteta dagoenez ideia ona  iruditu zitzaigun zuei kontatzea. Hori egiten ari gara egunero kronika batzuen bidez kazetari lanean aritzen. 
Gaur nire taldeari dagokio kronika idaztea. Oso egun lasaia izan da gaurkoa. Klaseetan irratsaioari azkenengo konponketak eman zaizkio. Guk 6. mailakoek hizlariak aukeratu ditugu zozketa baten bidez. Parte hartu nahi duten artean bi hizlari atera dugu talde bakoitzean eta elkartu dira azkenengo entsaioa egitera. 
Goizaldean, jolasaldia amaitutakoan Flash Mob entsaio orokorra egin dugu patioan. Egia esan, oso eguraldi polita eduki dugunez bikain egon gara guztiok geure lana betetzen. 
Patioan entsaio orokorra


miércoles, 20 de marzo de 2013

Aste kulturala, asteartea


Jolasak eta bertsoak, plan onena !! Kazetari gabiltza...
Atzo 2013ko martxoaren asteartean, Zurbaranabarri eskolako umeok gauza asko egin genuen euskal astean dela eta. Lehenengo Kulki jolasak, bi txandetan: lehenengo txanda 10etatik 11etara eta bigarrena 11etatik 12etara.
Joku  asko egon egon ziren, artzainek egiten dituztenak, hain zuzen ere. 
Hona hemen jolas batzuk: 
  • Sorginaren etxea.
  • Zankoak
  • Txalaparta
  • Esku pilota
  • Txingak
  • Sakuak
  • 3 marra
  • Artzaren etxea 
  • Akerraren jolasa     
Bertsogintza areto nagusian ospatu genuen. eskola osoa bildu zen eta 6 mailako guzkiok parte hartu genuen antolatutako ekintzan. 
Lehendabizi ikasle gazteekin abestu genuen, bertsoak erabili genituen eta oso polita atera zen. 
6. mailako batzuek haien burua aurkeztu zuten bertso baten bidez eta gero denok batera hainbat bertso plazaratu genuen. 

                             
Amaitzeko pegatinen lehiaketaren sariak banatu ziren Eta horrela saioari amaiaera eman genion, pozaren pozez...
Hona hemen saridunak
                   
Saridunak sariarekin 




Aste kulturala Zurbaranbarri eskolan

Kazetari lanean gabiltza...
Atzo martxoaren 18an gure eskolan Aste Kulturala hasi ginen ospatzen. Gaian murgiltzeko lehenik eta behin eskola apaindu genuen pasa den astean.

Goiztiarrek egindako orma irudia
Atezaintzaren ondoan egindako pegatinen irudiak
Korrikaren berri ormetan 
Esan behar dugu badamagula  bi aste euskararen aldeko pegatina lehiaketa egiten. Azkenean ziklo bakoitzean irabazle bat izendatu da. Eta irabazle guztien artean nagusia atera dute epaileek. Irabazle nagusiak  korrikaren lekukoaren arduraduna izango da datorren ostegunean. Izan ere datorren ostegunean Etxebarria parkera joango gara korrikan parte hartzera. Eskolan  korrika txiki bat ere egingo dugu patioan ostegun bertan, Etxebarriara nagusiak baino ez garelako joango. 

"Txuflun" antzezkia
bostgarren mailakoak eskenatokian
Astelehenean garrantsitzuena 5.mailako neska-mutilek Txuflu izeneko antzerkia egin zutela. Goizaldean gazteentzat antzeztu zuten eta arratsaldez aukera eduki genuen nagusiok ikusteko. Oso  lan polita egin zuten liburutegiko José Mari irakasleak zuzenduta. 
ZORIONAK IKASLEEI BAITA JOSÉ MARI IRAKASLEARI ERE!!
Korrikaren ibilbideari begira gaude. Horretara Euskadi mapa batean egun bakoitzeko nondik norakoa margotzen dugu, mapan bertan. 
Begiratu orain arte margotutakoa!
Kronika honetan egitaraua plazaratuko dugu astean zehar zer egingo dugun berri emateko.

martes, 19 de marzo de 2013

Plastikan...Look our symmetrical faces!!!

Working with our pictures
Gure argazkiekin lanean
Simetria dela eta ez dela... argazkia bat atera zigun plastika irakasleak eta erdibanatu zuen guri zati bakarra baino ez emateko. Zati horrekin guk irudikatzeko falta zen aldea ahalik eta simetrikoen. 
                         
                      

lunes, 18 de marzo de 2013

Berri batzuk laburtzen...

Aldizkari baten berri batzuk  laburtu eta buruz kontatu egin ditugu honetan. Hona hemen grabatutakoak.
                                
                

domingo, 17 de marzo de 2013

Ingurune ikasgaian Energia ikasi dugu. 6,A

Zer da energia? Nondik dator? Zertarako balio digu?... Galdera hauek eta beste batzuk egin dizkiogu elkarri. Liburuetan eta Interneten erantzunak bilatu ditugu. Hona hemen egindako lana:

  • Kontzeptu mapa 

  • Aurkezpena 
  • Hitzaldia  
                         

viernes, 15 de marzo de 2013

Conversación estilo directo/indirecto 6º A

Kaixo, guk eta gure ikaskideok idazlan bat egin dugu eta zuei erakutsiko dizuegu. Idazlan honetan elkarrizketa bat egin behar izan dugu, baina bi estilotan: zehar estiloan eta zuzen estiloan. Hona hemen gure idazlanak. Ea gustatuko zaizkizuen!

L. Castellana: Contando pequeñas historias...

Aldizkari batean pasadizo batzuk topatu ditugu eta buruz kontatzen saiatu gara. Gaztelainazko kontakizunak dira. Hona hemen haietariko batzuk...
                                         
                                          

martes, 12 de marzo de 2013

Pakea Bizkaian aurten berriro gurekin!!!!

Badakizue zer garratzi duen natura zaintzeak? Hona hemen horren alde dagoen Bizkaiko erakunde ospetsuenetariko bat.
Gurekin egon zen bere kide bat eta hitzaldi bat bota zigun bideo batean oinarrituta. Iaz bezala aurten ere Getxora joango gara zerbait ikastera. 
Hona hemen ikasleek egindako hitzaldiaren kronika batzuk.

viernes, 1 de marzo de 2013

Reseñas 6.A

Kaixo gu 6.A klaseko bi neska -mutil gara Patricia Pérez eta Gaizka Alcalde eta gure gelako irakasle Adelak proposatu zigun liburu bat irakurri eta gero beraren "reseña" egitea. Denok prestatu dugu glaztelainiazko liburu bana. Orain dokumentu batean biltzen ari gara. Gu blogan jartzeko arduradunak gara. 
Gure asmoa, hau bezalako bilduma  euskarazko liburu batzuekin etorkizunean egitea da. 
Espero dugu gustura irakurtzea eta zuei gustatzea. Hona hemen egindako "reseñak":