viernes, 24 de abril de 2015

Bartzelonakoentzako eskutitza

Joan Fuster institutuarekin Zurbaranbarri eskolako 6. mailakoak
6.Mailako klasekoek egin dugu eskutitz bana, ikustean egon daitezkeela oso triste hango lagunak  Bartzelonako irakaslearen tragediagatik. Orduan prestatu dugu eskutitza pesamea emateko eta ikasleak eta irakasleak ondo sentitzen laguntzeko.
Hona hemen egindakoa...

viernes, 17 de abril de 2015

Euskara asteko 5. eguna, OSTIRALA 5. taldea

EUSKAL ASTEAREN EGUTEGIA EGUNEZ EGUN. 
Hemen gaude patioan korrikarako prest!
2015-03-27. Ostirala.
Hona hemen 5.taldeko lanak eskolan ez zeuden umeak jakiteko zer egin genuen ostiralean. Oso ondo pasatu genuen eta espero dugu egindako kronika bakarra zuen gustokoa izatea.
ZORIONDUKO DUGU EGILEA!
Gaur oso ondo pasatu dugu korrikan, egun honetan, ostiralean, ospatu dugulako. Urte hau egin duten lemak edo leloak esaten du: Euskahaldun.
Azkenean ez ginen joan Etxebarria parkera euria hasi zuelako. Betiko moduan egin genuen korrika. Egun batzuk atzerantz joaten bagara hasi ginen guztiok gure petoak egiten. Klase guztiak egin zuten. kolore guztikoak egin ziren eta koloretsuak geratu ziren (oso politak guztiak). Gero, desfilera hasi ziren joaten ordenean guztiok. Lehenengoz, 2urtekoak. gero 3urtekoak, 4urtekoak ,5urtekoak, 1. mailakoak, 2. mailakoak, 3.mailakoak, 4.mailakoak, 5 a.mailakoak, 5 b.mailakoak eta azkenik, 6.mailakook. Egun horretako guztien klaseko makinistek eraman zuten testigoa, makinistak lehenengoa izan behar zuen korrika egitean egiten dugun iladan, eta bere atzean joaten ziren bere klasekoak. Azkenean dantzatu genuen guztiok korrikaren dantza, (bageneukan entsaiatuta koreografia musika klasean eginda eta Zuriñe andereñoak esan zigun egiteko nola zen) bakarrik dantzatu genuen 5 A mailakoek, 5 B mailakoek eta 6.mailakoek. Oso ondo atera zen guztia. Arratsaldean etorri zen Eriz magoa eta trukoak egin zituen. Markel