viernes, 27 de marzo de 2015

EUSKAL ASTEA EGUNEZ EGUN. Laugarren eguna

ASTEAREN EGUTEGIA EGUNEZ EGUN.
2015-03-26. Osteguna
Kaixo gaur osteguna da eta euskal astean gauza batzuk egin ditugu, adibidez antzerki bat ikusi ditugu. Gero irratisaio berezi bat eduki dugu, eta azkenik euskal dantzak egin ditugu. Oso dibertigarria izan da!!!
Hona hemen guk egindako bideoa!
     

EUSKAL ASTEKO 3.EGUNAREN EKINTZAK

ASTEAREN EGUTEGIA EGUNEZ EGUN.
2015-03-25. Asteazkena.
Euskal Asteko 3.eguna ospatu dugu gaur. 2 urtekoekin egon gara, haiei ipuinak kontatzen eta puzzleak egiten.  

Gero, kantaldia entzutera joan gara polikiroldegira, beste urteetan ez bezala.
          
Azkenik, egun berezi hau amaitzeko, herri jolasak egin ditugu. Horiek prestatzeko, 6.mailako batzuk, laguntzera joan gara Peio zuzendariari. Zortzi jolas zeuden, jolastean oso ondo pasatu dugu denok.

miércoles, 25 de marzo de 2015

Ipuinak: estilo directo/indirecto

multi educacion1314 blogsport.com-en agertutako irudia-
Idazleen txokoa
Gure andereñoak proposatu digu ipuin bat estilo directo/indirecto egitea jakiteko nola egiten diren elkarrizketak bi modutan. Hona hemen gure ipuinak.

EUSKAL ASTEAREN EGUTEGIA. 2. EGUNA

ASTEAREN EGUNKARIA EGUNEZ EGUN.
2015-03-24. Asteartea
6. mailakook Kulkirantz
Zurkatza, eskolako maskota
Euskal astearen 2. eguna ospatu dugu gaur eta egun polita izan da baina eguraldia txarra eduki dugu Kulki egiteko. Orduan, polikiroldegian egin ditugu jolasak. Baina Kulki egin baino lehen klasean egon gara korrikaren petoaren marrazkia margotzen. Datorren ostiralean joango garelako korrikaren petoarekin Etxebarria parkera. 
Kulki oso dibertigarria egon da eta ume guztiok oso ondo pasatu dugu. (Raulek eta Maitanek egindakoa)   
Hona hemen egindako bideo grabaketa...      
     

martes, 24 de marzo de 2015

Euskal astea ospatzen! AZTEAREN EGUTEGIA EGUNEZ EGUN

ASTEAREN EGUTEGIA EGUNEZ EGUN
2015-03-23. Astelehena
 Marrazki lehiaketaren irabazleak
Gaur, euskal astearen lehenengo eguna ospatu dugu. Euskal astean egiten dugun lehenengo ekintza marrazki lehiaketa da. Marrazkian, korrikaren leloarekin erlazionatutako irudi bat marraztu eta margotu behar dugu. Irabazten duen marrazkiarekin pegatina bat inprimitzen dugu eta guztiok eramango dugu.
Ziklo bakoitzeko irudi batek irabazi du eta opari bat jasoko du bere egileak. 
Berriro, aita amabitxirena ere egin dugu, maila desberdineko ikasle taldeak elkartzen eta horren bidez, irakurmena lantzeko. Pasa den eguneko talde berberak elkartu ginen eta antzeko bikotekideak egon ginen ipuinak irakurtzen eta irudi politak margozten. Irudiok itsatsi genituen horma irudi handi batzuetan eskola apaintzeko eta euskara hitz egitearen alde gaudela guztioi jakinarazteko.
Jakiteko zer egingo dugun astean zehar, hona hemen prestatutako egitaraua. 
Gure klasean egindako marrazkiak euren azalpenekin batera jarriko dizkizuegu aurkezpen baten bidez...
 


HONA HEMEN EGUNAREN BIDEOA...

domingo, 22 de marzo de 2015

PUBLIZITATEA

IRAGARKIAK GURE HURRENGO ERRONKA!
Euskara ikasgain proposatu digute iragarki bat asmatzea. Zer nolako atal eduki behar dituen kontuan hartuta, Bakoitzak berea asmatu du. Hona hemen egindakoak...
(kontuan hartu irudiak web-etatik hartutakoak direla)










martes, 10 de marzo de 2015

Angulak gure eskolan

Bizirik ikusi!
Haur hezkuntzako ikasle batek angulak ekarri dizkigu. Eskola osoak ikusi ditu. Seigarren mailan ikerketa lana egin dugu angulen kontuez zerbait gehiago jakiteko. 
Hona hemen gure lanak. 



San Filippo gaixotasunaren aldeko diru bilketa

Eskolaz kanpoko margolaritza irakasleak egindako arte lana, koadro bat hain zuzen ere, erabili da gurasoen elkarteak sosketa bat antolatzeko. Horri esker dirua lortu dugu "STOP SAN FILIPPO" izeneko erakundeari emateko.
Dirua jasotzeko gurera etorri zen San Filippo gaixotasunak jota hiru seme-alaba dituen emakumea bat. Gurekin areto nagusian elkartu eta gero honako kronika hauek idatzi ditugu...