domingo, 30 de noviembre de 2014

Azaroaren 5ean aireportuan. KRONIKAK

LOIUKO AIREPORTUAN 
Pasa den azaroaren 5ean eskolako 5. eta 6. mailakoak aireportura joan ginen "Aireportu berdeak" izeneko ekintzan parte hartzera. 
Tailer bat egiteaz gain aireportuan zehar bisita egin genuen. 
6. mailakoak kazetari ibili ginen hona hemen gure kronikak...

MIRIBILLAKO SUHILTZAILEEN PARKEAN! BAI IRTERA POLITA!

Kazetari ibili ginen suhiltzaileen parkean. Miribilla auzora joan ginen eraikuntza berria ikustea. Egia esan ez genuen espero hain ondo egotea. Emakume suhiltzaile batekin egon ginen. Bikain eraman gintuen parkean zehar. Gazteilaniaz berba egin zuenez geuk hizkuntza horretan ere prestatu ditugu geure kronika guztiak. 
Irakurri eta ikusi!

viernes, 28 de noviembre de 2014

Ipuin kontalari. 98.a!

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara Berriro jo dugu  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala    helbidera eta Itziar Rekaldek kontatutako ipuinarekin goxatu dugu. Arabako partian izenekoa ikusi dugu. Lan polita egin dugu. Ipuin honeta ez da hain zaila izan ondo ulertzea. Kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri dugu. Hona hemen geure lanak. 

Hona hemen ikasle batek prestatutako aurkezpena...


     
                            

jueves, 27 de noviembre de 2014

Argudio-testuak sortu ditugu 6.mailan

Klasean honako testu hau jaso genuen:
Idazlana Argudio-testua idaztea. Idazleen txokoa.
Eman gai hauei buruzko iritzia eta osatu arrazoien edo argudioen zerrenda.
  • Onak dira bideo-jokoak neska-mutilentzat?
  • Ikasleek behar beste opor dute edo gehiago behar dute? 
Sarrera moduan hasi gaiari buruz hitz egiten eta gero eman arrazoiak edo argudioak. Kontuan hartu:
ü  Eman zure iritzia hasieran.
ü  Jarri izenburua.
ü  Azaldu arazoiak banan banan eta argi.

Egin zirriborro baten bidez eta gero garbira pasatuko duzu ordenagailuaren bidez Blogan argitaratzeko. (egin gutxienez 120 hitz, erabili beste orri bat)
Gurea egin baino lehen testu batzuk aztertu genituen. 
Gero sormena erabili eta... ikusi zer egin genuen! 

Intentamos inventar cuentos

CUENTOS NO SEXISTAS
Irakasleak L. Castellana ikasgaian propusatu zigun ipuin bat asmatzea. Baina "no sexista" izateko esan zigun. Adibide batzuk ikusita lan egiteari ekin genion lehiaketa bat izango zela jakinda. 
Hona hemen egindakoak...

lunes, 24 de noviembre de 2014

Jostailuak birziklatuko ditugu gure eskolan!

JOSTAILUEN MERKADILOA ZURBARANBARRI ESKOLAN!
6.mailakook egindako horma irudia
Gurasoen elkartean pentsatu dute eskolan jostailuen merkadilo bat antolatzea. Bildutako diruarekin 6.mailakoen agurra egiteko festa ordainduko du elkarteak. Hori dela eta maila honetako ikasleook parte hartu dugu kartelak egiten eta salgaiak prestatzen.
Hona hemen guk ordenagaliaren bidez prestatutako kartelak.




Hona hemen lan egiten genuen bitartean egindako argazkiak...

lunes, 10 de noviembre de 2014

Berriro poltsa miresgarriarekin 6.mailan!

-"...Jostailu kuttunena, liburu pretziatuena eta abesti edo abeslari gustukoena..."- 
Baldintza horiek esan zizkigun gure irakasleak... Prestatu behar izango genituzkeenak gero idazkideen aurean erakusteko eta zergatik aukeratu ditugun azaltzeko. Erabaki genuen zerrendako lehena eta azkena hasiko direla egiten... Gero blogean aukera edukiko dugu zer kontatu dugun ikusteko.
Ea gustatzen zaizkizuen!
               
               
               
               
               
                
               
                
               

viernes, 7 de noviembre de 2014

BIOGRAFIAK ASMATZEN 6.MAILAN

Kontrol bateko idazlan batzuk 
Kontrol batean Adelak proposatu digu idazlan bat egitea. Asmatu behar izan dugu biografia bat. Sormenari jo diogu eta hiru idazlan politak agertu dira kontrolak zuzentzeko orduan. Idazlanak gastelaniazkoak dira...Hona hemen idazlanak!

jueves, 6 de noviembre de 2014

Hitzaldiak prestatzen ikasi dugu

Euskera klasean Hitzaldien atalak ikasi ditugu baita  frogatzen egon gara zelan egin ere. Hona hemen egindako lan batzuk. 

Betsolariak... Zurbaranbarri eskolan!

ASTEROKO LANA 
Aurten, 6.mailan, Arantza bertsolaritza irakaslea gurera etortzen da irakastera. Gustura aritzen gara klasean berarekin.
Urriko irratsaiorako bertso batzuk asmatzeaz gain orain ere beste batzuk sortzen ari gara... Hona hemen nolakoak diren...
   

Nutrizio funtzioa

Ingurune klasean ikasi genuen nutrizioa. Irakasleak emandako gidoiari jarraituta edukiak lortu genituen. Behin edukita aurkezpen baten bidez prestatu genituen plazaratzeko. Ikasi eta saiatu ginen kontantzen ... Hona hemen gure lana!

                   

                    


                       

                        
                     

lunes, 3 de noviembre de 2014

Alatz magisteritza ikasleari agurtu dugu.

Alatz etorri zen irailean, kurtso hasieran eta gurean eman zituen aste batzuk. Oso harreman onak eduki genituen berarekin. Orain berataz gogoratzen gara.
ESPERO DUGU IKASTE ONDO EGOTEA!
Hona hemen berarentzako oroimena!

IPUIN KONTALARI

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara Berriro jo dugu  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala    helbidera eta Doro Zobaran-ek kontatutako ipuinarekin goxatu dugu. Errota eta ardatza izenekoa ikusi dugu. Lan polita egin dugu erreza ez baita izan ondo ulertzea. Gero kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri genuen. Hona hemen geure lanak. 



Gutariko batek beste motatako lana egin du. Ea guztatzen zaizuen...