sábado, 30 de noviembre de 2013

Berriro Ipuin kontalari ibili ginen!

Pasa den astean ipuin batzuk prestatu genituen... Lotsagatik eta ohitura ezagatik grabaketa lana ez zen erreza izan, naiz eta talde lana izan. 
Esan behar dugu ipuin kontalari lana ikasten emango dugula gure ikasteko tarte batzuetan... Ea zer lortuko dugun!
                       

Izaki bizidunak. Ikerketa lana 5.maila

Talde berri honek hasi da ikerketa lana egiten. Horretarako taldetan banaturik daude klasean. Talde bakoitza bere lanaz arduratzen da. Informazioa biltzen du, antolatzen baita aurkezpen batean jartzen du lortutako eduki guztiak. Gero aurpezpen bana eginda prestatzen dute euren hitzaldia ikaskide guztiei aurkezteko. 
Hona hemen egindako lanak.  
             
                 
                    
                 
                 

Irratia tokatu zitzaigu orain dela aste batzuk. 5.maila

1.hiruhileko irratsaioa
Gidoia prestatzea, entzeguak egitea eta... egin behar genuen egunean bertan behera utzi behar izatea emisoran zerbait txarto ibiltzeagatik.
Egunak pasatzea eta konpontzeko ordua ez heltzea.
Orduan zuzendaritzatik erabaki zuten zuzendaritzan bertan grabaketa egitea. Eta horrelaxe egin genuen. 
Hona hemen entzeguen argazki batzuk baita grabaketaren eguneko bideoa... Denetarik dagoela ikus dezakezue.
         
                    

jueves, 28 de noviembre de 2013

Kazetari lanean geure museoan!!! 5.maila

Kronikak hornitzen Guggenheim museoaren zehar 
Hitzordua eskatu eta gero museora joateko eguna heldu zitzaigun. Oso pozik geunden txango bat edukiko genuelako. Autobusa patiora etorri zen eta, boligrafoarekin abiatu ginen kazetari aritzera. 
Oso gauza interesgarri batzuk ikusi genituen eta tailer batean parte hartu genuen. Gustura aritu ginen geure lanean. 
Hona hemen irterari buruzko egindako kronika batzuk.
ESPERO DUGU GUSTURA IRAKURTZEA!

lunes, 25 de noviembre de 2013

Alternatiban filmeak aztertzen...

Ikusi duzue "Spy kids 2" izeneko filma... ba guk alternatiba klasean, erabili dugu hausnarketak egiteko. Oso interesgarria iruditu zaigu. Hona hemen horri buruzko laburpenak zertan datzan zuek jakiteko.

sábado, 16 de noviembre de 2013

Ipuinak kontatzen... Talde lana. 5.mailan

Ez da erreza guretzat ipuin kontalari aritzea. Baina ikasturtean zehar behin eta berriro saiatuko gara ipuinak kontatzen. 
Ikusiko duzue zer nolako aurrerapena egingo dugun!!
Hasiera baino ez da! Elkarri laguntzen gero eta hobeto egingo dugu!!! Ziur gaude!
                         
                        
                                           
                       
                       
Hurrengoetan saiatuko gara hobeto grabatzen entzuteari dagokionez!! 
Eskerrik asko ikusteagatik!  

lunes, 11 de noviembre de 2013

L. Castellana ikasgaian "Carta desde China a un amigo, familiar..."

Eskutitz bat nola idazten eta hizkuntza motak ikasten gaudenez, ikasleak proposatutakoa Chinan egongo bagina lagun bati eskutitz bat idaztea. Helburua zelan gauden eta hango biztanleekin harremanetan nola aritzen garen berri emateko... izango zen. 
Hona hemen egindako lanak. Espero dugu gustura irakurtzea...