viernes, 21 de diciembre de 2012

Aurten ere PIN-era joan ginen!!

Oso berezia izan da aurtengoa, eskolarekin PIN-era joango garen azkenengo urtea izan delako. 
Beti bezala han gertatutakoaren berri emango dugu kronika batzuen bidez.Espero dugu gustura irakurtzea!!!

Gabonetan: Zoriondu nahi zaituztegu!!!

Irudi geometrikoak eta bertsogintza
Klase batean ibili gara izarra bat egiten  eta bestean izugarrizko zuhatza margotu dugu.Eskolan, ormaren batean apaingarri kokatzeko. Zuhaitza hain handia izanda eskaileretan eskegi dugu eta bai  oso polita geratu dela! 
Aldi berean Gabon kantak sortu ditugu. 
Begira zein politak atera zaizkigun! 


Izarra egitean...

Euskal Herriko kultura: Santo Tomás egunaren historioa

Ikerketa lana egin dugu Santo Tomás eguna nondik datorren jakiteko. Egia esan oso gutxi aurkitu dugu. Hona hemen ikale batzuek egindakoa.

Gabonetako festibalaren berri.

Kazetari ibili ginen polikiroldegian pasa den larunbatean eskolako Gabonetako jaialdia ospatu baitzen. Egia esan parte hartu genuenez gero, ez zen erreza izan egindako guztiaren kronika, zehaz mehatz egitea.

Aldizkari baten berri batzuk kontatu ditugu

EROSKI CONSUMER azkenengo aldizkarian argitaratutako berri batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun irakurri genituenean. Hori dela eta pentsatu genuen haien berri zuei ematea.
Egindakoa talde lana izan da. Oso ondo pasatu dugu prestatzean.Hona hemen  amaiera.  
                    
                   
                    

viernes, 14 de diciembre de 2012

Ugalketa gure buruan!

Kaixo guk 6.A mailako hiru mutil gara, izenez Gaizka, Yeray eta Iker. Ugalketa funtzioari buruzko hitzalditxo bat prestatu dugu nez hona igoko dugu, zuentzat interesgarria izango dela pentsatu dugulako. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Harreman funtzioaren hitzaldien grabaketak egiten!

Harreman funtzioaren taldeetako hitzaldien grabaketak egin ditugu! Hona hemen geurea. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta ondo pasatzea guk egindakoarekin.

jueves, 13 de diciembre de 2012

Harreman funtzioa ikasten lagunen hartean

Kaixo gu 6.A mailako Alèn, Unai eta Xabier gara. Harreman funtzioko hitzaldia egin dugu. Hona hemen egindakoaren grabaketa. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Harreman funtzioaren aurkezpenaren bideoa



Kaixo gu 6.A mailako hiru neska-mutil gara, Erik, Patricia eta Mikel. Harreman funtzioari buruzko hitzaldi bat egin dugu eta horren grabaketa erakutsiko dizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Gure gorputza ezagutzen!

Kaixo, Iker, Yeray eta Gaizka gara. Aspaldi Power Point baten bidez egindako hitzaldi bat igo genuen. Beroxeago  gure klase guztiari azaldu genion, eta egitean  grabatu gintuzten. Hemen behean utziko dizuegu grabaketa!Gozatu ikusten!

Hitzaldi baten bidez nutrizio funtzioa ikasten


Hitzaldi honen bidez nutrizio funtzioa azaltzen saiatu ginen. Guk 6.A mailako Alének, Unaik  eta Xabierrek egindako aurkezpena azaldu genien gure klaseko guztiei, pasa den astean. Hona hemen azalpenaren grabaketa. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!!!! 


                                    

martes, 4 de diciembre de 2012

2012ko abenduaren 3an: EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna
Geurean, Zurbaranbarri HLHIn ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen atzo. Hainbat ekintza antolatu genuen. Euren artean ikasle nagusiak leloak, bertsoak etabar idazten saiatu ziren. Hona hemen 6.A taldean egindako zerbait.