jueves, 27 de junio de 2013

Plastikan gorputz geometrikoak egin ditugu.

6.A mailako neska mutilok gorputz geometrikoak egin ditugu plastikan: paperez eta pailioekin eta plastilinarekin. 

Amaitzean Adelak gure andereinoak grabatu digu batzuei baita argazkiak ere atera.                     

Gero patio ordua amaitutakoan  Iker, Patricia Pérez eta ni, Leire joan gara klase batzuetara erakusteko eta azaltzeko egindako lana. Koldok eta Xabik lagundu digute klasetara eramaten dena. Lehenengoa Iker izan da 4.mailan, gero ni Leire, 5.A mailan eta gero Patricia Pérez, 5.B mailan. Bego Arberasen klasera bueltatu gara Patricia. Koldo, eta hirurok  berriro azaltzera.

Orain zuei erakutsiko dizuegu egindako lana. Gure ikaskide batek, Iker izenekoa,  jarriko dizuegun bideoa prestatu du

Ondo pasa eta asko ikasi ikustean!                  

                  

Abokatuen bigarren egonaldia

Zuzenbidea eskolako 6.mailan
Berriz ere bikain pasatu dugu abokatu batekin! Kontratua amaitzen ibiltzeaz gain epaiketa bat simulatu dugu... Saioak oso arin irten zaizkigu. Eta gainera asko ikasi dugu gai honetan!
Eskerrik asko Escuela solidaria de derecho ekimenaren barruan, FUNDACIÓN PROFESOR URÍA honi geurera ere etortzeagatik!
Hona hemen Raquel abokatua 6.mailako ikasleekin

jueves, 20 de junio de 2013

Liburuen aipamena

Ikasle arduratsua izatea. Bai polita dela !!
Zorionak honako ikasle hauei kurtsoa amaitu arte lan egiteko prest egoteagatik!!!

Benetako irakaslea!

Askotan entzuten dugu benetako irakaslea tutorea baino ez dela. Nire eskarmentuak esaten dit benetako irakaslea nor den ikasleek esaten digutela,  nahi gabe, noski. 
Hona hemen geurean dugun liburutegiko irakaslea. Bere txokoan egonda, astero, gehinez saio bat emanda Lehenengo Hezkuntzan zehar eta ordutegiz kanpo egindako lanarekin, irakasle honek, José Mari irakasleak lortu du irakaslegoaren barruan sartzea. 
Eskerrik asko José Mari, gurasoen, ikasleen eta irakasleen partez...


jueves, 13 de junio de 2013

Bilbo-rock-en Bertso topaketa

Udalak antolatutako ekitaldira gonbidatu gintuzten (Josu Landeta bertso irakasleari zuzenduta, irakatsitakoa eskertzeko moduan)
Pasa den ostiralean 6.mailako ikasleak Bilbo-rockera joan ginen beste hainbat eskolekoekin batera. Gu bertsoak botatzera joan ginen. Irtera oso ondo egon zen. 
Hona hemen horri buruz egin genituen kronikak:

Gasteizen: Mundua ezagutzen, ta kronikak kontatzen.

Espero genuen baino askoz hobeto!
Denboratxo bat pasa da Gazteisera jon ginenetik, baina oraindik ez gara ahaztu zer gertatu zen han. Horregatik kronikak idatzi ditugu. Gazteizeko kronika ez zen derrigorrezkoa horregatik bakarrik klaseko batzuek egin dute. Hemen behean kroniken dokumentua utziko dizuegu, gustora irakurtzea espero dugu!

martes, 4 de junio de 2013

Ipuin-kontalari bai eginkizun polita!

Titularekin pentsatuko duzue ipuin-kontalari bat etorri dela... Baina ez da horrelakoa, guk geuk izan gara gaur ipuin kontalariak. Egun batzuk egon gara prestatzen ipuin txiki batzuk ahoz kontatzeko. 6.A mailakook 2 urteko ume txikitsuei kontatu dizkiogu. Lehenengoz beraien klasera joan gara eta geroago geurera beraiek etorri dira.
Hona hemen egindako grabaketa...   
                          

Gasteizen Alde Zaharra aztertzen

Gaur ekainaren 4a da, asteartea. Bihar Gasteizera joango gara bere Alde Zaharra ikustera. Orduan denon artean, Gasteizen prezentazio bat egin dugu bere monumentuei buruz hitz egiteko. Denok gure monumentua azaldu dugu Adelak grabatuta noski. Hemen behean aukera duzue prezentazioa eta bideoa ikusteko . Espero dugu gustora ikustea!
                           
Hona hemen irakasleak proposatu lana gidoia. Web helbide batzuk agertzeaz gain mapa batzuk eta ikerketa lantxo bat egiteko   esandako galderak guk bilatzeko. 
Amaieran erantzunak ere badaude.

lunes, 3 de junio de 2013

Egiptoko piramideak matematikan

Gorputz geometrikoak ez dira matematikako gauzarik, bizitzakoak baizik edozein lekutan topa baititzakegu. 
Adibide bat Egiptoko aintzinako piramideak dira. Egun batean egunkaria irakurtzean piramidei buruzko artikulu bat topatu nuen eta ikasleentzat gorde egin nuen. Orain aurkeztu diet irakur eta labur dezaten. Honela gaian murgil daitezen. 
Hona hemen ikasle batek egindako laburpena.