miércoles, 20 de marzo de 2013

Aste kulturala Zurbaranbarri eskolan

Kazetari lanean gabiltza...
Atzo martxoaren 18an gure eskolan Aste Kulturala hasi ginen ospatzen. Gaian murgiltzeko lehenik eta behin eskola apaindu genuen pasa den astean.

Goiztiarrek egindako orma irudia
Atezaintzaren ondoan egindako pegatinen irudiak
Korrikaren berri ormetan 
Esan behar dugu badamagula  bi aste euskararen aldeko pegatina lehiaketa egiten. Azkenean ziklo bakoitzean irabazle bat izendatu da. Eta irabazle guztien artean nagusia atera dute epaileek. Irabazle nagusiak  korrikaren lekukoaren arduraduna izango da datorren ostegunean. Izan ere datorren ostegunean Etxebarria parkera joango gara korrikan parte hartzera. Eskolan  korrika txiki bat ere egingo dugu patioan ostegun bertan, Etxebarriara nagusiak baino ez garelako joango. 

"Txuflun" antzezkia
bostgarren mailakoak eskenatokian
Astelehenean garrantsitzuena 5.mailako neska-mutilek Txuflu izeneko antzerkia egin zutela. Goizaldean gazteentzat antzeztu zuten eta arratsaldez aukera eduki genuen nagusiok ikusteko. Oso  lan polita egin zuten liburutegiko José Mari irakasleak zuzenduta. 
ZORIONAK IKASLEEI BAITA JOSÉ MARI IRAKASLEARI ERE!!
Korrikaren ibilbideari begira gaude. Horretara Euskadi mapa batean egun bakoitzeko nondik norakoa margotzen dugu, mapan bertan. 
Begiratu orain arte margotutakoa!
Kronika honetan egitaraua plazaratuko dugu astean zehar zer egingo dugun berri emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.