viernes, 30 de marzo de 2012

Idazleen txokoa

Gazetari lanean: Asteazkenean

Hemen duzue! Hau  Zurkatza da, eskolako maskota. Zurkatza gure atzetik dabil beti ahozkotasuna lantzen ari garen begirale...


Orain irratsaioa dugu berri!


Prestatu genuen moduan atzo irratsaio berezia eduki genuen jolasaldia pasatu ostean. Aste kulturala izanda, 3. mailakoek parte hartu zuten aste honetan zer egiten ari garen plazaratzen. Horretaz gain 6. mailakoek bertso batzuk bota zituzten. Baina saioaren egileak 1. mailakoak izan ziren, euren ardura zelako.   

Aste kulturala. Ostiralean


Goizean: Kulki taldearekin, 
baserriko lanak
Gaur, 2012ko martxoaren 30ean, Kulki jolasak etorri dira Zurbaranbarri eskolara. Guk, 5. A klasekoak ingeleseko andereñoarekin joan gara. Guztira 12 jolas egon dira.
1.Lasto altxaketa.
2.Orga jokoa.
3.Toka.
4.Ahari talka.
5.Hankapaloak.
6.Pitipoteak.
7.Eskuorgak.
8.Kirrinka.
9.Laia lasterketa.
10.Txinga erute.
11.Lokotx bilketa.
12.Soka muturra.

Oso ondo pasatu dugu Kulki jolasetan!  


Arratsaldez: euskal dantza
Eskola osoak parte hartu du ekintza honetan. Umeek euskal dantza batzuk dantzatu dituzte taldeka, irakasleek ere parte hartu dute. Eguraldi bikaina edukita primeran ibili gara patioan eta giroa benetan polita izan da.

Iker Hidalgo

GAZETARI LANEAN: Asteazkenean, arratsaldez, ipuin kontalaria.

Lehenengo Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako umeak Iker Díaz Letamendi kontalariarekin 
 Atzo arratsaldez geurera etorri zen Iker Díaz  kontalaria. Liburutegian elkartu ziren lehenego, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak. Ikuskizuna oso polita eta deigarria izan omen zen baita une batzuetan liluragarria ere... 
Kontalariak ekarritako ohial beltza jarrita egon zen ezkenatokiaren atzeko aldean. Horretaz gain itsasontsi baten braka, kanabera bat, bi uxo eta loro bat ere bazeuden giroa ematen.
Ipuin kontalariak umeak bereganatu zituen euren besoak mugiarazten olatuek egiten duten moduan "Itsas gora, itsas behera, itsas labur..." abestu ahala. 
Itsasontsietatik aterata loroa "rap" bat abesten hasi zen, bitartean  "Haizea sopa itsasoan" abestiari txaloka jarraitu zioten ume guztiek.
 Largabista bat begian zeramala, itsasontsi  mota batzuen izenak esaten hasi zen  ikusten egongo balego bezala. Gezurrezko gitarra soinua egitean umeek errepikatu zituzten hitz batzuk.  Agertu den arbelean marinelak esaten zuena marrazten zuenean barraskilo bat irudikatu zuen. 
Konturatu gabe ilundu zen baina faroaren argiak dena argitu zuen eta pust eginez behin eta berriro itzuli ziren portura. Eta handik, klasera, hurrengora arte Ikerri esanda.


(Berri hau Jose Mª Pizarro liburutegiaren arduradunari egindako elkarrizketatik aterata dago)


                                                         Leire Bolaños, Iker Hidalgo, Patricia Pérez eta Patricia Vacas

viernes, 9 de marzo de 2012

Gorbeiari buruzko hitzalditxoa

Hemen duzue klasean egindako aurkezpena.
Gorbeia parkean ibili ginen. Eguraldi polita eduki genuenez basoan hainbat gauza ikasteko aukera eduki genuen.

viernes, 2 de marzo de 2012

Honekin ezagutuko gaituzue!

Kaixo: Zurbaranbarri eskolan, 5.mailan lanean gaude. Blog honen bidez zuekin harremanetan jartzen gara Eskola 2.0 programan gaudenez, zer egiten ari garen jakin dezazuen.
Argazki honetan gutariko batzuk ikusi ahalko gaituzue.
Gaur, martxoaren 2an Goribeia parkera joan gara, Basoa izeneko tailerrean parte hartzera.Orain aurkeztuko dizuegu Gorbeiara joan baino lehen egindako lana. Lan horrekin ikasiko duzu Parke  natura kontzeptua , Euskadiko parkeak eta beste kontzeptu batzuk. Gero Ikasle  batzuek aurkeztu dute egindako aurkezpena. Begira nola egin zuten honako argazki hauetan. Eta datorren astean bideoa ikusiko duzue!
Espero dugu honekin gozatzea!