viernes, 22 de mayo de 2015

Bilboko portuan, irtera oso dibertigarria!



Maiatzaren 5an egon ginen Bilboko portuan. Hainbat gauza egin genuen baita ikusi genuen ere. Zuei azaltzeko egin ditugu honako kronika hauek:





Geografia

Hona hemen Ingurunen landutako geografiaren aurkezpenak. Betiko moduan landu dugu gaia.
  • Liburuetatik informazioa jaso eta laburtu egin dugu.
  • Edukiak ikasi ditugu.
  • Aukezpenak prestatu ditugu talde lanean. 
  • grabatu dugu egindakoa.
Batzuek serio hartu dute eta lan polita atera dute arduratsuak eta langileak direlako. Beste batzuek oraindik ez dute hartu lan egiteko prozedura.
Espero dugu gure lana interesgarria iruditzea! 

       

 




                       

jueves, 7 de mayo de 2015

Kazetari lanean... berriak eta errezetekin!

Laburketak kontatu ditugu, kazetari... kameraren aurrean...


Betiko moduan, martxoko Eroski club eta Eroski Consumer adizkarietara jo dugu berrien bila. Honetan errezeta batzuk ere aukeratu ditugu, talde lanean prestatzeko eta kontatzeko. 
Hona hemen egindako grabaketak... 
                     


                                                                            

martes, 5 de mayo de 2015

Deskribapenak, ikerketa lanean, eta ipuinak 6.mailan

POZOLAGUA LEIZEA/ TRIKUHARRIA
Euskaran Poalagua leizea eta Trikuharria eduki ditugu argazki bana ikusita deskribapenak egiteko. Ikasle bakoitzak haietariko bat aukeratuta, deskribatu egin du. Horretaz gain lekuaren jatorriari buruzko ipuina edo tokiaren jatorriaren berri ematen duen testua asmatu behar izan da. 
Lan egiteari eman diogu... Hona hemen egindakoa!

2015-04-30ean, gure taldean azkenengo irratsaioa !

2015eko 6.mailako ikasleak irrati gelan
Bai egia da! Azkenengo irratsaioa egin genuen! Eta egia esan oso urduri egon ginen. Izan ere eskola osoan zehar egindakoa amaitutzat emango genuelako... 
Zazpiok hasteko prest
Betiko moduan gidoia prestatu genuen konpartitutako Word dokumentu batean. Bakoitzak berarena idatzi du, elkarrekin ikusi, aztertu eta aldatu egin dugu behar izan dugun guztia baita entsaitu ere egin dugu ondo ateratzeko moduan gera zedin. Baina, azkenean urduritasunak ere parte hartzen du eta askotan jaun eta jabe aritzen da. 
Hona hemen egindako lana. Sentitzen dugu bikain ez egotea!
Lehendabizi gidoia ikusiko duzue eta geroago zuzen egindako bideograbaketa. 

 
Honako hau izan zeb zuzen egindako bideo grabaketa...
                          

Ikasle ohiak geure klasean!

Pasa den astean gurera etorri zitzaigun institutuko ikasle batzuk eta gurekin eman zuten jolasaldia. Erabat poztu ginen ikustean... Eskerrik asko gutaz gogoratzeagatik! Oso ondo ikusi genituen! Espero dugu zintxoak, esker onekoak, eta dotoreak izaten jarraitzea!!! 

Galdetegiak asmatzen egon gara.



Euskararen lan bat
Gure liburuan proposatu digute miresten dugun pertsona batentzako asmatutako eta antolatutako egingo genion elkarrizketa.
Honako gidoi hau eman ziguten egin ahal izateko.

  • Bilatu pertsona horri buruz informazioa eta argazkia.
  • Idatzi egingo zenizkiokeen galderen zerrenda. 
  • Idatzi elkarrizketaren aurpezpena. 
  • Jarri izenburua.
Behin zirriboz eginda eta irakasleak ikusita garbiratzeari ekin genion. Hona hemen gure lan batuk. Espero dugu gustura irakurtzea!