jueves, 10 de abril de 2014

Osteguneko Euskal asteko ekitaldiak

IRRATSAIO BEREZIA 
Guztion artean egiten dugu irratsaioa, Euskal asteko ostegunean elkarbanatzen baititugu zereginak. Gure klaseari tokatu zaigu berriak kontatzea. 
Hona hemen argazki batzuk irratia entzuten dugun bitartean geure klasean.  
Jarri ditugu dantzako argazkiak ere. 
Irratia entzutean, asmakizunen orria betetzeaz gain irratiko fitxa ere bete behar dugu.
                       
Hona hemen gure zikloko, hirugarren zikloko dantzaren zati bat.
                       
Egingo dugu beste egunetan bezala kazetari lana zuek jakin dezazuen zehatz mehatz zer egin  dugun.

Euskal astea

Zurbaranbarri eskolan euskararen aldeko astea 
5.mailako pegatinak
Aurreko asteetan pegatinen lehiaketan eskolako ikasle guztiok parte hartu genuen. Hona hemen gure irudien argazkia. Espero dugu irabasleen irudiak jarri ahal izatea.
Aste honetan zer egingo dugun jakiteko jo azpian jarritako egitarauetara.
Talde lana izan da egitarauaren kartelak prestatzea.






Hona hemen bisitaldien argazki batzuk.
Konponketa bat egin dugu ipuin batzuekin eta bost urtekoek abestutako bideoarekin. Ea zer iruditzen zaizuen...
                      

viernes, 4 de abril de 2014

Bai txango polita!

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA Pasa den hilabetean, martxoaren 18an Busturia aldera joan ginen. Irakasleok antolatutako irteran denetarik egingo genuke, monitore batzuen laguntzarekin. Hondantza batean egoteaz gain itsasontzi batean ibiliko ginen... Azkenengo hau ez zen posible izan itsasbehera zegoelako.
Ala eta guztiz ere oso irteera polita izan zela baiezta dezakezue ikusiko dituzuen egindako kroniketan baita arkezpenean ere.
Espero dugu interesgarria iruditzea!

Olerkiak 5.mailan

Buruz ikasitako olerki batzuekin hasiera emango diogu Euskal asteari
Urtero bezala datorren astea "Euskal astea" ospatuko dugu gurean. 
Egitarauen diseinuekin gabiltza zelan egiten diren azkenengo gaian ikasi dugulako. Taldeka prestatu dugu argitarau eredu bana. Hona hemen haien proposamen batzuk.
Aldi berean olerkiak ikastea erronka polita izan da. Begira zeintzuk izan diren orain arte ikasitako olerkiak.
Hona hemen astearen egitarauen adibide batzuk

Beste aldetik, gurera eotortzeko 5 urteko gelakoei gonbidapena egiteko adibide batzuk ditugu. Ikusi!




martes, 1 de abril de 2014

Inguruneko beste gaia! Klaseko lana!

Urak/ Ibaiak
Aurkezpen bakarra prestatu dugu gai honetan. Ikerketa lana egin dugu edukiak eratzeko. Zer kontatuko genukeen argi eduki genuenean elkarbanatu genuen talde bakoitzaren lanaren ardura eta aukezpen bakar batean diapositibak banatu genituen talde bakoitzak duen lanaren zatitxoa kideen artean tarteka dezan. Horretarako taldekideek argi edugi behar zuten bakoitzaren lana. 
Landu eta gero hona hemen aurkezpena baita grabaketa ere. 
Espero dugu interesgarria izatea!
                

otsaileko berriak Eroski Consumer aldizkarian 5.maila

Eroski Consumer aldizkarira jotzen dugu dituen berrien artean,  guk kontatzeko aproposak diren batzuk agertzen direlako.
Irakasleak aurrikuzten ditu eta elkarbanatzen ditu talde bakoitzak bat eduki dezan.
Momentu horretan talde lana hasten da: 

  • Irakutzea eta ulertzea.Hiztegia erabiltzea.
  • Garrantzitsuena laburtzea.
  • Nork kontatuko duen zati bakoitza erabakitzea.
  • Zelan aurkeztu eta kontatuko dugun pentsatzea.
  • Hitzaldiaren prestaketa egitea.
  • Ditugun arazoak elkarrekin ekiditzea. 
  • Taldean elkarri animatzea gure hitzekin eta irakurri gabe kontatzeko.
Hau guztia egin ondoren hona hemen grabaketak. Guri bikain datorkigu zer konpondu behar izango dugun ikusteko