miércoles, 20 de febrero de 2013

Aldizkari baten berriekin bueltan, 2013ko urtarrilean!

Eroski kontsumer aldizkariko beste ale bat atera dute, eta noski, guk bere berriei erreparatuz, berriz laburpenak egin ditugu. Talde guztietako kideok elkarri kontatu diogu. Beti bezala grabatu egin ditugu. Hemen behean utziko dizkizuegu egindako grabaketak.
                     

                   
                   
                   

Iritzi testua, orain euskaraz, 6.A klasean

Hona hemen iritzi testuak. Irakasleak hiru aukera eman dizkigu: merkataritzako supermerkatuak, errepideak eta urtegiak. Gai horietariko bat aukeratu, horri buruz hitz egin eta iritzia ematea izan da gure lana. 
Denok asko esfortzatu gara. Horretarako baikoitzak gauza bati buruz bere iritzia eta bildutako informazioa jarri behar izan ditu idazlan moduan. 
Ea alde ala kontran zauden!!!!

Zertan datza txalaparta?Ikerketa lana 6.A klasean


Egia esan oso interesgarria iruditu zitzaigun proposatutako ikerketa lana. Izan ere, txalapartari buruz hainbat eduki landu behar genuen:
  • Jatorria
  • Osagaiak.
  • Nola erabiltzen den.
  • Zertarako erabiltzen den.
Lanari ekin genion. Iturri oso antzekoak erabilita hona hemen bakoitzak egindakoa. 

viernes, 15 de febrero de 2013

Inauteriak. 6.A mailakoen ospakizunaren kronikak

Urte honeko inauteriak oso ondo egon dira. Oso ondo  pasatu dugu eta kronika batzuk argitaratuko ditugu gertatutakoaren berri zuei emateko.  Espero dugu zuei gustatzea. Hona hemen guk egindakoak. 

Jokuak aipatuta daudenez kronika guztietan hona hemen zeintzuk izan diren grafikoki ikus ditzazuen.

Aintzinako Egiptoa

Kaixo: hemen gaude berriro zuekin beste gauzatxo batekin. Aurtengo inauterietako mozorroa egipziarrez izango zela erabaki genuenez, pentsatu genuen egipziarrei buruz ikerketa lana egitea. Horretarako ikaskideen artean banatu genuen eginkizuna. Behin informazioa edukita aurkezpen batean jarri genuen guk ikasteko eta beste batzuei konta ahal izateko. Zuek  horri buruz zerbait jakiteko edo gogorarazteko "docs" batean, Aintzinako Egiptoari  buruz taldeka egindakoa dakarkizuegu.
Bikoteak egin ditu irakasleak lan egiteko orduan. Bikote bakoitzak zenbait eduki bilatu behar zuen. (Aipatu behar dugu aurten Munduko herri batzuk aukeratu ditugula eskolako gai moduan Inauterietan)
Hona hemen laburtutakoa.


Hona hemen klasean, guztion artean egindako aurkezpena. Egia esan grabaketa ez da oso ona. Sentitzen dugu. 

martes, 5 de febrero de 2013

Gure bertsoak Bakearen egunean 6.A ikasleak

Gure eskolan Bakearen eguna ospatzeko bertso batzuk egin genituen antolatutako ekitaldian botatzeko. Lan polita egin genuen klaseko ikasle guztiok parte hartu baikenuen sortzeko orduan. 
Dena hartu behar izan genuen kontuan:
  • doinua
  • errima
  • neurria (silabak, lerroak) 
  • kopla mota 
  • ahotzaren tonoa eta abar...
Prestatutakoan, irakasleak eta guztiok laguntza eskatu genion Josu bertsolaritza irakasleari. Gurekin egon zen klasean zuzentzen eta abezten. Bikain pasatu genuen! Baina garrantzitsuena asko ikasi genuela izan zen!!!
Hona hemen egindako bertsoak aurpezpen batean jarrita. Eta bideo bat, abezten eskolako liburutegian, zuek ikus dezazuen. 
Espero dugu zuen gustuko izatea!!!


Liburutegian eskolako ikasleek horma irudi handi bat prestatu genuen mandalaz beteta. Hona hemen gure klaseko argazkiak.
                               
                      
Azkenean liburutegian, ekitaldia ospatu baino lehen, asmatutako bertso guztiak abestu genituen  azkenengo aldiz. Bageuden jolas orduan baina ez zitzaigun inporta oso gustura egon ginelako elkarrekin!!!                     

                        
Ekitaldia patioan antolatu genuen eta parte hartu genuen eskolako guztiok. Bihotz handi baten barruan guk ekarritako janari botsak bildu genituen. Abestiak, bertsoak, testuak eta guzti eduki genituen Bakearen alde lan egiten ari garela elkarri erakusteko. Urte osoko lana dugu, es pentsa!!!! 

Inkestak egiten eta baloratzen! 6.A klasean

Klasean aisialdiari buruzko inkestak egin ditugu guztiok elkarri galdetuz. Bakoitzak bere galdera egin die  klaseko ikaslei. Taula batzuetan prestatu ditugu zuek ikusteko lortutako datuak: maiztasun absolutua, erlatiboa, ehunekoa...
Egindako lanak taula eta guzti honako hauek izan dira.  
Irakurtzean zuek gozatzea espero dugu! 

Noticias inventadas en L.castellana

Lengua castellana ikasgaian  fitxa batean asmatutako berriak egin behar izan ditugu. Ikasle batzuek gauza onak ipini dituzte baina beste batzuek txarrak.
Hemen behean jarriko ditugu haietariko batzuk  irakur ditzazuen. Gaztelainiaz daude!!!!!!!

ONG bateko kideak eskolan. Kronikak 6.A mailan

Kaixo eskolan gertatutakoaren berri edukiko duzue honetan.  ONG baten bi partaide etorri ziren pasa den astelehenean. Banco de alimentos de Bizkaia- Bizkaiko janari bankua izenekoa    hain zuzen ere. Abenduko festibalean lortutako dirua ONG horretarako izan zenez, eskerrak ematera eta zertan datzan euren lana azaltzera etorri ziren. Gure klasean egindako editaldi horren kronikak oso politak  eta interesgarriak direnez zuek ikustea nahiko genuke. Hona hemen kronika batzuk, badaude euskeraz baita gaztelainaz eginda ere:

viernes, 1 de febrero de 2013