viernes, 26 de abril de 2013

Eskolan elkarrekin abesten... Hau poza!

Atzo eguerdian, Josu bertsogintza irakasleak, guitarra jolea/abeslaria ekarri zigun geurera. Areto nagusian bildu gintuzten irakasleok eta ... abesteari ekin genion, haiek zuzenduta. Banatutako koadernotxoekin abestien letrak gogoratu genituen eta konturatu gabe saioa irten zitzaigun. Zein ondo pasatu genuen! 
Ahaztu ezina benetan!

lunes, 22 de abril de 2013

Irratiz irrati agurtzen zaituztegu!

2013ko apirilaren 18an, osteguna gure azken irratsaioa egin genuen. Beti bezala gidoia elkarren artean joan ginen idazten. Bakoitzaren betebeharra zein izango zen banatu genuen eta entzeguak egin genituen ondo atera zedin. 
Bertsolaritza landu genuen bertso batzuk bota genituelako. Lan polita egindakoa!

                  

martes, 16 de abril de 2013

Aurten ere Bide Hezkuntzan egon gara!!! (6.A)

Betiko moduan bi udaltzain beren autobusean gure bila etorri ziren eta Sarriko aldera eraman gintuzten. Egia esan zer egingo   genukeen bagenekien pasa den ikasturtean egon ginelako. Hala eta guztiz ere joateko irrikitan geunden 6.mailako bi klaseko guztiok. Uste genuen moduan pasatu genuen!!!
Hona hemen egonaldiaren kronikak.