jueves, 21 de marzo de 2013

Aste Kulturala Zurbaranbarrin (asteazkena)

Gure Zurbaranbarri eskolara Aste Kulturala heldu zen pasa den astelehenean, eta ospakizun bereziez beteta dagoenez ideia ona  iruditu zitzaigun zuei kontatzea. Hori egiten ari gara egunero kronika batzuen bidez kazetari lanean aritzen. 
Gaur nire taldeari dagokio kronika idaztea. Oso egun lasaia izan da gaurkoa. Klaseetan irratsaioari azkenengo konponketak eman zaizkio. Guk 6. mailakoek hizlariak aukeratu ditugu zozketa baten bidez. Parte hartu nahi duten artean bi hizlari atera dugu talde bakoitzean eta elkartu dira azkenengo entsaioa egitera. 
Goizaldean, jolasaldia amaitutakoan Flash Mob entsaio orokorra egin dugu patioan. Egia esan, oso eguraldi polita eduki dugunez bikain egon gara guztiok geure lana betetzen. 
Patioan entsaio orokorra


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.