miércoles, 20 de marzo de 2013

Aste kulturala, asteartea


Jolasak eta bertsoak, plan onena !! Kazetari gabiltza...
Atzo 2013ko martxoaren asteartean, Zurbaranabarri eskolako umeok gauza asko egin genuen euskal astean dela eta. Lehenengo Kulki jolasak, bi txandetan: lehenengo txanda 10etatik 11etara eta bigarrena 11etatik 12etara.
Joku  asko egon egon ziren, artzainek egiten dituztenak, hain zuzen ere. 
Hona hemen jolas batzuk: 
  • Sorginaren etxea.
  • Zankoak
  • Txalaparta
  • Esku pilota
  • Txingak
  • Sakuak
  • 3 marra
  • Artzaren etxea 
  • Akerraren jolasa     
Bertsogintza areto nagusian ospatu genuen. eskola osoa bildu zen eta 6 mailako guzkiok parte hartu genuen antolatutako ekintzan. 
Lehendabizi ikasle gazteekin abestu genuen, bertsoak erabili genituen eta oso polita atera zen. 
6. mailako batzuek haien burua aurkeztu zuten bertso baten bidez eta gero denok batera hainbat bertso plazaratu genuen. 

                             
Amaitzeko pegatinen lehiaketaren sariak banatu ziren Eta horrela saioari amaiaera eman genion, pozaren pozez...
Hona hemen saridunak
                   
Saridunak sariarekin 




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.