lunes, 26 de mayo de 2014

Historiaurrea Aurkezpena 5.maila

GUZTION ARTEAN PRESTATUTAKO HISTORIAURREKO AURKEZPENA
Gidoi bati jarraitu dugu gure lanari hasiera emateko. Talde lana egin dugu guztiok parte hartu dugulako eta diapositiba batzuk talde bakoitzaren ardura izan dira. 
Hona hemen prestatutakoa...
       
Eta hau gure grabaketa da. Espero dugu interesgarria izatea.

                     

viernes, 23 de mayo de 2014

Buruketak idazten 5.mailan

Baldintza batzuekin sortutako problemak 
Bi problema sorta asmatu ditugu:
1.- Asmatu eta ebatzi honako esaldi hauek hartzen dituen buruketa bat:  Zazpi lagun/ Zenbat egokitu zaizkio bakoitzari?/  Zenbat geratu dira sobera?

2.- Asmatu eta ebatzi kirol-denda bati buruzko buruketa bat, ehunekoak tartean dituena.

domingo, 18 de mayo de 2014

Biolentzia mota asko dago

Gernikako Pakearen museotik etorritako monitorearekin tailerrean
Oso interesgarria izan da maitzarean 13ren goizaldean egindako biolentziari buruzko tailerra. Jolas batzuen bidez gaian sartu gaitu etorritako monitoreak. Behin sartuta egonda hitz egin dugu eta pentzarazten gaitu biolentzia zer den eta zer nolako biolentzia mota dauden. 
Gu kazetari, honako kronika hauek idatzi ditugu...

2014-05-15ean 5.mailakook irratsaioa egin dugu

Aurtengo azkenengo irratsaioa egin genuen pasa den ostegunean. Dagokigun guztiok irakaslearekin batera erabaki genuen zer esango genuen, nola, zein ordetan etabar. 
Orduan saiakuntza egiteko unea hendu zitzaigun. Horietan aldaketak, konponketak, kenketak,,, eginten joan ginen. 
Azkenean eguna heldu zen.
Hona hemen lan unetako argazki batzuk baita irratsaioaren grabaketa ere. 
Espero dugu interesgarria izatea. 
                                  

Txontxongiloak geure eskolan

Bueltaka, txontxongiloen antzerkia
Pasa den astelehenean, maizaren 12an, Behibi´s taldeak geurean txontxongiloen antzerkia, Bueltaka izenburukoa, antzeztu zuen. Areto nagusira jo genuen 4., 5. eta 6. mailako ikasleok. Hasieran nahiko urduri bageunden ere, hasi bezain laster lasaituz joan ginen eta esan behar dugu oso ondo pasatu genuela. 
5. mailakook kazetari joan ginen eta ikusteaz gain arreta handiz egon ginen ikusten gero honako kronika hauek idatzi ahal izateko. Espero dugu irakurtzean une on bat pasatzea.
Honako aurkezpen hau ere prestatu dugu zer nolako antzerkia izan zen ikus dezazuen. Testuak denok idatzi ditugu...

martes, 13 de mayo de 2014

Jolas kooperatiboen bidez zatikiak eta ehunekoak barneratu ditugu


Zatikiak, ehunekoak... euren arteko baliokidetasuna landu dugu jolasten 100 izendatzailedun zatikiak, izendatzaile bidoitidunak, ehunekoak, ...  erabilita hainbat txartel egin dugu klaseko ikaskidekin jolas kooperatiboen bidez jolastu ahal izateko. Bi helburu nagusi genituen:
  • Baliokidetasuna lantzea
  • Taldearen koesioa lortzen jarraitzea. 
Hona hemen grabatutako bideo bat zein ondo aritu ginen ikus dezazuen baita egindako txartel batzuen argazkiak.
Espero dugu interesgarria iruditzea!
     
     

domingo, 11 de mayo de 2014

Gero arte, Yaiza!

Agurra ez da hitz politarik! Hori dela eta ez dugu gaur erabiliko gero arte, hurrengora arte, laster arte... baizik.
Hemen gaituzu betirako! Eskerrik asko, Yaiza!

Bertsoak buruz ikasteko gai gara batzuk.

Euskal astea etortzear zegoela aprobetxatu genuen bertsoak ikasteko proposamena egiteko ikaslei. Haietariko batzuek ikasteari ekin zien. Hona hemen zelan gogoratu zuten.
Bideo grabaketa batzuk dira. Espero dugu ikustean, ondo pasatzea... 
Egia esan... denok gara gai bertsoak ikasteko. Baina ardura gutxikoak ez gara ahalegindu eta ez dugu buruz ikastea lortu.
                  
                     
                 
                  
                  
                  
                  
                  

Aditzak ikasten eta taulak egiten L. Castella Ikasgaian

Edozein momentutan ikasle batzuk prest daude erronkei aurre emateko.
Egun batean, aditzak ikasten geundela, proposatu nien haiek taula egiten saiatzea eta aldi berean edukiak ikasten joatea. Hona hemen 
Ariane ikasleak egindako taula.
Zorionak, Ariane hain langile arduratsua izateagatik!

Denbora neurketekin estatistika lantzen ari gara ikasturtean zehar...

Hilero kalkuluak egiten ditugu
Irakasleak zenbat ematen dugun lan egiten hasteko, edo materiala prestatuta edukitzeko, kronometroaren bidez neurtzen digu. Datuen multzoa taula batean jartzen ditugu batez bestekoa kalkulatzeko. Horretaz gain hilabetearen grafikoa egiten dugu koadernoan bertan. 
Azken bolada honetan Excel izeneko "hoja de calculo" erabili dugu emaitzak eta grafikoa ateratzeko. Hona hemen ikasle batek, Beñat izenekoa, egindakoa. Apirila hilabeteari dagokio. Oso motza izan da oporrak eduki ditugulako.

jueves, 8 de mayo de 2014

Eskerrik asko ikasle ohiei!

Pasa den apirilaren 29an gurera etortzeagatik eskerrak eman nahi dizkiet institutuko ikasle batzuei. Klasean ikustean asko hasi direla ikusi nuen, Dena den betiko moduan egon zirela aitortu behar dut. Hona hemen bisitaldiaren argazkia.
Ignacio Ellacuria Institutuko DBHko 1.mailako Jon, Ander, Iker, Roberto, Jone, Patricia P., Leire, Asier, Ainhoa, Sandra, Aitor, Patricia V., Alén, Gorka eta  Gaizka, Zurbaranbarri HLH Ikastetxean. 

Materia. Inguruneko gai bat lantzen

Azken bolada honetan klasean egon den Yaiza irakaslegaiarekin ibili gara gaia hau landuz. Hona hemen egindako gauza batzuk. Espero dugu interesgarria iruditzea.Lehendabizi Yaizak klase teoriko bat eman zigun eduki garrantzitsuak kontuan har ditzagun. Horretarako honako aurkezpen hau erabili zuen.
Ibili ginen nahasketa batzuk nola banatu pentsatzen. Hona hemen gure lanaren argazki batzuk.

Honako bideo honetan gure lan baten zatia ikus dezakezue!
               
Materialak ikusi eta mineral batzuen dentsiteak kalkulatu genituen.
Hona hemen guk asmatutako tresna bat nahasketa baten osagaiak banatzeko, hau da dekantazi bat egiteko.