jueves, 26 de febrero de 2015

ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMO. 6.MAILA

Azkenengo gaia gure klasean

Gai honetan, beti bezala, edukiak bildu ditugu aurkezpen baten bidez.
Lehendabizi laburpentxoak koadernoan bertan egin ditugu. Ikasi eta eskematikoki pasatu ditugu edukiak.
Zikuito batzuk egin ditugu korronte elektrikoa nola doan azaltzeko eta horiekin guztiarekin prest egon gara hitzaldiak grabatzeko hona hemen gure lanak.                                    
Espero dugu entretenigarria izatea!


 







lunes, 23 de febrero de 2015

Inauteriak gure eskolan

ZURBARANBARRIKO 2015EKO INAUTERIAREN IPUINAK
3.zikloko kartela
(GUZTION ARTEAN ASMATUTAKO IPUINA)
Aurten eskolan erabaki genuen ogibideak hartzea gai moduan. Betiko moduan zikloka banatu genuen zertaz mozorratuko ginen erabakia. 
Ziklo bakoitzak bere erabakia hartu eta mozorroak prestatu ziren. 
Zikloka dantza bana ere prestatu genuen desfile  egin eta gero patioaren erdian aurkezteko. 
Hona hemen 6.mailakoek inauterien inguruan asmatu duten ipuina. 
Espero dugu zuen gustuko izatea!


 Hona hemen dantzaren bideo grabaketa 
      

lunes, 9 de febrero de 2015

ELURRA BILBON!


Elur panpina eta guzti!
Artxanda meditik oso gertu, Zurbaranbarri eskolan! Pasa den astearen asteazkenean elurtea heldu zen gure hirira...Hori dela eta eskolan elurraz goxatu baita paidatu ere egin genuen. 
Hona hemen klaseko batzuen kronikak. Horretaz gain honetan, ostiraleko bideo txiki bat ikusteko aukera duzuen. 

     

viernes, 6 de febrero de 2015

Sorginaren ukendua. Ipuin kontalari


Entzun eta laburtu
Betiko moduan Adelak, http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala   orrialdetik ipuin bat ipini zuen bi aldiz. Une horretan suertatu zitzaigun "Sorginaren ukendua" izenekoa. Itziar Rekalde ipuin kontalariarengandik entzun dugu. Behin entzunda guk lantxo txiki bat egin behar izan genuen laburtzeko asmoz. Egin dugunak hemen daude zuek ikusteko. Oraindik gutxik garbiratu dute. Ea besteok animatzen garen!
Espero dugu zuei gustatzea!

martes, 3 de febrero de 2015

Eroski konsumer


Kazetari lanean/ Ikerketa lana
Tutoreak proposatu digunez gero Eroski Consumer aldizkariaren berri batzuk aukeratu ditugu. Talde bakoitzak haietariko bat erabili du elkar lana eginez kide guztiok laburtu eta kontatu ahal izateko. Honako hauek dira egin ditugunak. Bideo batzuen bidez ikus dezakezue gure lanaren ondorioak... Espero dugu entretenigarriak iruditzea! 

domingo, 1 de febrero de 2015

Bakearen eguna eskolan

urtarrikaren 30eko ospakizuna
Pasa den ostiralean eskolako polikiroldegian elkartu ginen bakearen eguna guztiok ospatzera. 
Astean zehar landu genuen gaia. Malala Yousafzai eredutzat hartu genuen. Bere biografia ezagutzeaz gain berarekin elkartuta dauden gaiak landu genituen. Klaseetan lan desberdin batzuk egin genituen, mailaren arabera.
6.mailan berari eskutitz bana idatzi genion ikasleok, baita horma irudiak edo kartelak ere egin genituen.
Polikiroldegian abesti bat entzutearekin batera txirulaz jo ere egin genuen. Idatzitako bi eskutitz irakurri ziren eta Malalaren biografian onarritutako testu bat irakurri genuen. Hona hemen geure lanak.