jueves, 25 de septiembre de 2014

BERRIAK KONTATZEARI EKIN DIOGU IRAILEAN BERTAN!!!

OPORRETAKO  EROSKI CONSUMER ALDIZKARI BATETIK  (2014ko urtarrila-abustua) , ELKARLANEAN, BERRIAK KONTATU DITUGU
Betiko moduan, aurten ere hasi gara berri batzuk aukeratuta eta taldeei banatuta, irakurtzen, laburtzen eta plazaratzen. Beti bezala gutariko batzuek bikain prestatu dute, beste batzuek, berriz, oso gutxitan...
Hona hemen bideo grabaketak... 
Ikusi, entzun eta zuk, bereiztu!
                     
                             
                    
                    
                   

viernes, 19 de septiembre de 2014

ELKARBIZITZA 6. MAILAKO IKASKIDEN ARTEAN

2014-09-09. egunean irakasleak proposatu digu zure ikaskideen gauza onak pentsatzea baita plazaratzea ere. Oso interesgarria iruditu zitzaigun aukera geneukalako haien autoestima igotzeko, alde batetik. Beste aldetik, hurregoan bakoitzaren gauza onak plazaratu ahal izateko, orain denok ahalegindu garelako gure gauza onak erakusten.
Espero dugu horrelaxe izatea! Ikasturtean zehar ikusiko ditugu norberaren aldaketak. 
Ea onerako den praktika hau! 

IPUIN KONTALARI

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara
Aurten irakasleak esan digu askotan ipuin kontalari batek kontatutako ipuina ikusiko dugula. Oso ondo iruditu zitzaigun ipuinak entzutea, gustuko dugulako eta ipuin kontalari ikasi nahi dugulako.
Irailaren egun batean  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala helbidera jo genuen eta Beatriz Egizabal-ek kontatutako ipuinarekin goxatu genuen. Gero kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri genuen. Hona hemen geure lanak. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Ikasturteari hasiera ematen.

Ordutegia: taula batean. Egiten ikasi dugu.
Klaseko ordutegia etxean edukitzea oso komenigarria da. Hori dela eta egiteari ekin diogu batzuek. Hona hemen egindakoak...

HEMEN GAUDE BERRIRO! 6. MAILA HASTEAR! ERRONKA POLITA!

Kaixo: badakizue oporretan egon garela?  Bai, egia da... Dena den irakasleak, ez aspertzeko proposatu dizkigun lanen artean batzuk egin ditugu eta argitaratzeko moduko omen daude. Pentsatu dugu zuek irakur ditzakezuela. Ea zer iruditzen zaizkizuen... 
Beste aldetik hona hemen taldeko argazkiak nola hazi garen ikus dezazuen edo ezagutzen ez bagaituzue ezagutu ahal izateko.
Eskerrik asko gure blogera jotzeagatik.
ZURBARANBARRI HLHIko 6.mailako ikasleak
Hona hemen oporretako egunkari batzuk...


Euskaraz eta gaztelainiazko liburu bina irakurtzekoa zenez, batzuek liburuen laburpenak edo komentarioak egin ditugu. 
Begiratu geure lana, mesedez!
Beste ikaskide batzuek eskuz egin dute lana...Ea Dokumentu batera pasa dezaketeen...