lunes, 16 de septiembre de 2013

Agur Zurbaranbarri!

AMAITU DUGU ESKOLAKO GARAIA
Jada, oporretan gaude baina oraindik lan batzuk egin behar ditugu blogan. Eskolako azken egunean, areto nagusian "lunch" bat egin genuen gurasoekin batera. Hori gure azkenengo kronikaren oinarria izango da. 
"Lunch" horretan, Adelak, Robertok eta Juan Carlos-ek 6. mailako ikasle guztiei gure orla eman ziguten. Gero, 6.a mailako ikasle batzuek, Jose Mari liburutegiko irakasle arduradunari idatzitako idazlantxo bat irakurri genion. Hori amaitu eta gero 6. mailako 6 ikaslek prestatutako banda batzuk banatu genituen 6. mailako tutore eta ikasle guztiei.
Oso ekitaldi polita izan zen! Sentitutakoa ez dugu inoiz ahaztuko. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.