lunes, 29 de diciembre de 2014

Gizakion ugalketa

Ikerketa lana: Ugaltze funtzioa
Betiko moduan landu genuen pasa den abenduan hain garrantzia den funtzio hau. Izan ere aurkezpen bana egin dugu klasean gauden bost taldeetan. Hona hemen gure lanak. Urtarrilean hitzaldiak grabatu egingo ditugu.
Espero dugu zuen gustuko izatea!
     
     
     
     
     
        
        
                     
                    
       

jueves, 25 de diciembre de 2014

BADATOR BESTE URTE BAT!

Irudi geometrikoekin gora eta behera!
Erronbo batzuk hartu, elkartu eta begiratu zer nolako kubo politak ager daitezkeen. 
Modu horretan egin dugu gure horma irudia. 
Zer ondo pasatu dugun!

martes, 23 de diciembre de 2014

Kartelak egiten

Euskara liburuan badago ariketa bat kartelak egiteko. 

Alex
Beñat
Ainhoa
Arkaitz

Andereñoak proposatu digu kartel bat egitea, guk informazioa bilatzeko eta jakiteko zertarako erabiltzen diren. Gai batzuk daude liburuan eta bakoitzak nahi izan duena landu du...

Naroa I.
Hona hemen egindakoak... batzuek ordenagailuz egin dugu. Baina badaude eskuz egindako kartelak ere...
Espero dugu zuen gustukoak izatea!
Aitzol

Naroa Meilán

Wilbert
Asier
Markel
Ariane
Irantzu
Irantzu
Naroa Meilán
Unai

lunes, 15 de diciembre de 2014

GABONETAKO FESTIBALA

6.mailako HEAL THE WORLD abestiaren errepresentazioa
2014-12-13an geurean ospatu genuen
Atzo, abenduaren 13an, Gabonetako festibala ospatu genuenez, Adelak kronika bat egitea proposatu zigun, eta honako hauek dira arduratsu ibili garenonak. 

Guk nagusiak garenez, gauza batzuk egin behar izan genituen, bertsolaritzan prestatutako bertsoak bota behar izan genituen, eta festibalean bota baino lehen, klasean hainbat entsegu egin behar izan genuen, hona hemen grabatutako entsegu batzuk.
                     
                     
Gero, musikan prestatutako abesti bat dantzatu genuen, eskularru zuriekin eta kandel batzuekin. Hona hemen klasean egindako prestakuntza...
                     
Guk gure kabuz, dantza bat prestatu genuen, hiru abestiekin,  haietariko zati batzuk nahasita. Prestatzeko, klasean errekreo asko eman genuen, ondo ikasteko. Hona hemen bideo bat...
                     
Ahaztu zaigu komentatzea aurkezle ibili ginela. Horretarako nahi zutenen artean, zozketa bat egin genuen eta azkenean 6 bikote aritu ziren.  
6.mailako ikasle batzuk prest zeuden dantzatzeko

domingo, 14 de diciembre de 2014

Harreman funtzioa ikasi dugu

Ingurune ikasgaian betiko moduan lan egiten jarraitu dugu. Hori dela eta Harreman funtzioari buruzko lanak egin ditugu. Talde lana izan da beti bezala. Lehendabizi prestatu dugu aurkezpen bana. Behin hori eginda ikasi dugu  zuei kontatzeko. 
Hona hemen talde bakoitzak egindakoa...
                                  

                       


                      
                                                              

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Euskarraren nazioarteko eguna

Abenduaren 3an, euskararen nazioareteko eguna izan zen, eta Zurbaranbarri eskolan ospatu dugu. Horretarako, hainbat ekintza dibertigarri egin genuen eskolan. 
Hiru motatakoak ziren: 

  • aita - amabitxirena
  • bertsoena
  •  hizkiena.                 Hiru ekintza hauek hobeto zuei azaltzeko, 6.mailakook kronika batzuk egin ditugu, hauek dira:

Hona hemen guk sortutako bertso batzuk...

martes, 2 de diciembre de 2014

Urrian ere denbora neurtu genuen seigarren mailan.

Lan egiten hasteko behar izan genuen denbora
Irakasleak kronometro baten bidez neurtzen du zenbat denbora ematen dugun lan egiteko prest egoteko. Gero gordetzen ditu neurketok, hilabete amaitutakoan excel orri batean nuerketak adierazteko, batez bestekoa kalkulatzeko eta grafikoa egin ahal izateko.
Hona hemen ikasle batzuek egindakoa!
-

lunes, 1 de diciembre de 2014

Zientzia entretenigarria gure eskolan.

ZIENTZIAREKIN HARREMANETAN ARETO NAGUSIAN
Azaroaren egun batean torri ziren bi aktore-aktoresa eta antzerki antzeko batekin gugan, 3.zikloko ikasleengan kontzeptu batzuk sartzen saiatu ziren.
Hona hemen ikusitakoaren laburpena. Ateratako argazkiak erabili ditugu horren berri emateko. Honetan ere kazetari lanean aritu ginen... Oraindik klaseko batzuek ez dute haien testua sartu... Espero dugu txertatzen animatzea! 

domingo, 30 de noviembre de 2014

Azaroaren 5ean aireportuan. KRONIKAK

LOIUKO AIREPORTUAN 
Pasa den azaroaren 5ean eskolako 5. eta 6. mailakoak aireportura joan ginen "Aireportu berdeak" izeneko ekintzan parte hartzera. 
Tailer bat egiteaz gain aireportuan zehar bisita egin genuen. 
6. mailakoak kazetari ibili ginen hona hemen gure kronikak...

MIRIBILLAKO SUHILTZAILEEN PARKEAN! BAI IRTERA POLITA!

Kazetari ibili ginen suhiltzaileen parkean. Miribilla auzora joan ginen eraikuntza berria ikustea. Egia esan ez genuen espero hain ondo egotea. Emakume suhiltzaile batekin egon ginen. Bikain eraman gintuen parkean zehar. Gazteilaniaz berba egin zuenez geuk hizkuntza horretan ere prestatu ditugu geure kronika guztiak. 
Irakurri eta ikusi!

viernes, 28 de noviembre de 2014

Ipuin kontalari. 98.a!

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara Berriro jo dugu  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala    helbidera eta Itziar Rekaldek kontatutako ipuinarekin goxatu dugu. Arabako partian izenekoa ikusi dugu. Lan polita egin dugu. Ipuin honeta ez da hain zaila izan ondo ulertzea. Kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri dugu. Hona hemen geure lanak. 

Hona hemen ikasle batek prestatutako aurkezpena...


     
                            

jueves, 27 de noviembre de 2014

Argudio-testuak sortu ditugu 6.mailan

Klasean honako testu hau jaso genuen:
Idazlana Argudio-testua idaztea. Idazleen txokoa.
Eman gai hauei buruzko iritzia eta osatu arrazoien edo argudioen zerrenda.
  • Onak dira bideo-jokoak neska-mutilentzat?
  • Ikasleek behar beste opor dute edo gehiago behar dute? 
Sarrera moduan hasi gaiari buruz hitz egiten eta gero eman arrazoiak edo argudioak. Kontuan hartu:
ü  Eman zure iritzia hasieran.
ü  Jarri izenburua.
ü  Azaldu arazoiak banan banan eta argi.

Egin zirriborro baten bidez eta gero garbira pasatuko duzu ordenagailuaren bidez Blogan argitaratzeko. (egin gutxienez 120 hitz, erabili beste orri bat)
Gurea egin baino lehen testu batzuk aztertu genituen. 
Gero sormena erabili eta... ikusi zer egin genuen! 

Intentamos inventar cuentos

CUENTOS NO SEXISTAS
Irakasleak L. Castellana ikasgaian propusatu zigun ipuin bat asmatzea. Baina "no sexista" izateko esan zigun. Adibide batzuk ikusita lan egiteari ekin genion lehiaketa bat izango zela jakinda. 
Hona hemen egindakoak...

lunes, 24 de noviembre de 2014

Jostailuak birziklatuko ditugu gure eskolan!

JOSTAILUEN MERKADILOA ZURBARANBARRI ESKOLAN!
6.mailakook egindako horma irudia
Gurasoen elkartean pentsatu dute eskolan jostailuen merkadilo bat antolatzea. Bildutako diruarekin 6.mailakoen agurra egiteko festa ordainduko du elkarteak. Hori dela eta maila honetako ikasleook parte hartu dugu kartelak egiten eta salgaiak prestatzen.
Hona hemen guk ordenagaliaren bidez prestatutako kartelak.




Hona hemen lan egiten genuen bitartean egindako argazkiak...

lunes, 10 de noviembre de 2014

Berriro poltsa miresgarriarekin 6.mailan!

-"...Jostailu kuttunena, liburu pretziatuena eta abesti edo abeslari gustukoena..."- 
Baldintza horiek esan zizkigun gure irakasleak... Prestatu behar izango genituzkeenak gero idazkideen aurean erakusteko eta zergatik aukeratu ditugun azaltzeko. Erabaki genuen zerrendako lehena eta azkena hasiko direla egiten... Gero blogean aukera edukiko dugu zer kontatu dugun ikusteko.
Ea gustatzen zaizkizuen!
               
               
               
               
               
                
               
                
               

viernes, 7 de noviembre de 2014

BIOGRAFIAK ASMATZEN 6.MAILAN

Kontrol bateko idazlan batzuk 
Kontrol batean Adelak proposatu digu idazlan bat egitea. Asmatu behar izan dugu biografia bat. Sormenari jo diogu eta hiru idazlan politak agertu dira kontrolak zuzentzeko orduan. Idazlanak gastelaniazkoak dira...Hona hemen idazlanak!

jueves, 6 de noviembre de 2014

Hitzaldiak prestatzen ikasi dugu

Euskera klasean Hitzaldien atalak ikasi ditugu baita  frogatzen egon gara zelan egin ere. Hona hemen egindako lan batzuk. 

Betsolariak... Zurbaranbarri eskolan!

ASTEROKO LANA 
Aurten, 6.mailan, Arantza bertsolaritza irakaslea gurera etortzen da irakastera. Gustura aritzen gara klasean berarekin.
Urriko irratsaiorako bertso batzuk asmatzeaz gain orain ere beste batzuk sortzen ari gara... Hona hemen nolakoak diren...
   

Nutrizio funtzioa

Ingurune klasean ikasi genuen nutrizioa. Irakasleak emandako gidoiari jarraituta edukiak lortu genituen. Behin edukita aurkezpen baten bidez prestatu genituen plazaratzeko. Ikasi eta saiatu ginen kontantzen ... Hona hemen gure lana!

                   

                    


                       

                        
                     

lunes, 3 de noviembre de 2014

Alatz magisteritza ikasleari agurtu dugu.

Alatz etorri zen irailean, kurtso hasieran eta gurean eman zituen aste batzuk. Oso harreman onak eduki genituen berarekin. Orain berataz gogoratzen gara.
ESPERO DUGU IKASTE ONDO EGOTEA!
Hona hemen berarentzako oroimena!

IPUIN KONTALARI

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara Berriro jo dugu  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala    helbidera eta Doro Zobaran-ek kontatutako ipuinarekin goxatu dugu. Errota eta ardatza izenekoa ikusi dugu. Lan polita egin dugu erreza ez baita izan ondo ulertzea. Gero kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri genuen. Hona hemen geure lanak. 



Gutariko batek beste motatako lana egin du. Ea guztatzen zaizuen...

miércoles, 22 de octubre de 2014

Trabajo de investigación Bigrafias

Biografías de mujeres ilustres
L. Castellana arloan ikerketa lan bat egin behar izan genuen. Irakasleak proposatu zigun emakume batzuei buruzko biografiak bilatzea. Helbide batzuk eman zizkigun ikusteko. Gutariko bakoitzak erabaki zuen zer egin. Word dokumentu batean egiteaz gain aurkezpen moduan ere laburtu genuen. Hona hemen egindako lanak.

2014-10-17an gure lehenengo irratsaioa

Betsolaritzari esker irratsaio dotorea!
Beti bezala, irratsaioak prestatzen ditugu eskolan eta ostegunero, taldez talde, plazaratzen joaten gara
Pasa den astean gu hasi ginen. Hona hemen egindako gidoia...
Gidoia prestatu genuen baita entseguak egiten ere hasi ginen
Hona hemen argazki batzuk...

Amaieran grabatzeari ekin genion...Egin genuen lekuan ez zen irrati gela. Izan ere emisora ez zen ondo ibiltzen. Hala eta guztiz ere oso ondo entzun zen eskola osoan... 
                  
Espero dugu hau guztia interesgarria iruditzea!

miércoles, 15 de octubre de 2014

Lan egiten prest egoteko emandako denbora

Excel orri batean estatistika lana 
Kronometroaren bidez, lan egiteko prest egoteko zenbat ematen dugun neurtzen dugu momentu batzuetan. Hilabete bakoitzean, neurketen batez bestekoa kalkulatzeaz gain grafikoa ere egiten dugu. Iaz koadernoan egiten genuen gehienbat. Ikasturte amaieran ordenagailuan egiten hasi ginen. Oraindik ikasi behar dugu google docs-etan nola egin grafikoak.
Hona hemen aurten gutariko batzuek egindakoa.

jueves, 25 de septiembre de 2014

BERRIAK KONTATZEARI EKIN DIOGU IRAILEAN BERTAN!!!

OPORRETAKO  EROSKI CONSUMER ALDIZKARI BATETIK  (2014ko urtarrila-abustua) , ELKARLANEAN, BERRIAK KONTATU DITUGU
Betiko moduan, aurten ere hasi gara berri batzuk aukeratuta eta taldeei banatuta, irakurtzen, laburtzen eta plazaratzen. Beti bezala gutariko batzuek bikain prestatu dute, beste batzuek, berriz, oso gutxitan...
Hona hemen bideo grabaketak... 
Ikusi, entzun eta zuk, bereiztu!
                     
                             
                    
                    
                   

viernes, 19 de septiembre de 2014

ELKARBIZITZA 6. MAILAKO IKASKIDEN ARTEAN

2014-09-09. egunean irakasleak proposatu digu zure ikaskideen gauza onak pentsatzea baita plazaratzea ere. Oso interesgarria iruditu zitzaigun aukera geneukalako haien autoestima igotzeko, alde batetik. Beste aldetik, hurregoan bakoitzaren gauza onak plazaratu ahal izateko, orain denok ahalegindu garelako gure gauza onak erakusten.
Espero dugu horrelaxe izatea! Ikasturtean zehar ikusiko ditugu norberaren aldaketak. 
Ea onerako den praktika hau! 

IPUIN KONTALARI

Ipuin kontalari batetik geure kroniketara
Aurten irakasleak esan digu askotan ipuin kontalari batek kontatutako ipuina ikusiko dugula. Oso ondo iruditu zitzaigun ipuinak entzutea, gustuko dugulako eta ipuin kontalari ikasi nahi dugulako.
Irailaren egun batean  http://www.naiz.eus/eu/especiales/100ipuin/azala helbidera jo genuen eta Beatriz Egizabal-ek kontatutako ipuinarekin goxatu genuen. Gero kazetari lanean, entzundakoa kronika batean jarri genuen. Hona hemen geure lanak. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Ikasturteari hasiera ematen.

Ordutegia: taula batean. Egiten ikasi dugu.
Klaseko ordutegia etxean edukitzea oso komenigarria da. Hori dela eta egiteari ekin diogu batzuek. Hona hemen egindakoak...

HEMEN GAUDE BERRIRO! 6. MAILA HASTEAR! ERRONKA POLITA!

Kaixo: badakizue oporretan egon garela?  Bai, egia da... Dena den irakasleak, ez aspertzeko proposatu dizkigun lanen artean batzuk egin ditugu eta argitaratzeko moduko omen daude. Pentsatu dugu zuek irakur ditzakezuela. Ea zer iruditzen zaizkizuen... 
Beste aldetik hona hemen taldeko argazkiak nola hazi garen ikus dezazuen edo ezagutzen ez bagaituzue ezagutu ahal izateko.
Eskerrik asko gure blogera jotzeagatik.
ZURBARANBARRI HLHIko 6.mailako ikasleak
Hona hemen oporretako egunkari batzuk...


Euskaraz eta gaztelainiazko liburu bina irakurtzekoa zenez, batzuek liburuen laburpenak edo komentarioak egin ditugu. 
Begiratu geure lana, mesedez!
Beste ikaskide batzuek eskuz egin dute lana...Ea Dokumentu batera pasa dezaketeen...

jueves, 26 de junio de 2014

Elezaharrak asmatzen...5.maila

Idazleen txokora jo behar izan dugu honako elezahar hauek   sortzeko. Espero dugu interesgarriak izatea!                           
Esan behar dugu bi baino ez direla animatu garbiratzeko orduan. Hau pena!                                                                                           

jueves, 19 de junio de 2014

5mailan tapoiak bildu ditugu!

TAPOIAK BILTZEA BAI ERRONKA POLITA!
Ikasturte hasien bururatu zitzaigun klasera ekarritako tapioenn kopurua Xcel horri batean idazten joatea. 
Ikasturtean zehar hilabetez hilabete ekarritakoa bete dugu. 
Orain amaitu dugu.  Gehien ekarri duena Maitane izan da, 2496 tapoiekin eta bere atzean Ainhoa doa, 1975 tapoiekin. 
Zorionak bioi egindako ahaleginengatik eta eskerrik asko parte hartu duten guztioi.
Espero dugu datorren ikasturtean denok parte hartzea eta bildutako tapoien kopurua askoz handiagoa izatea!
Joan zaitezte iralekoak biltzen!
Hona hemen gure emaitzak.

miércoles, 18 de junio de 2014

Txangora!

Ikasturte amaierako txangoa. Lehenengo hezkuntza Azpeitiara!
KRONIKAK
Pasa den asteazkenean, ekainaren 11n Azpeitiara jo genuen han dagoen ferrokarrilen museoa ikustera. Hona hemen irteraren kronikak. Ikasleek aukera eduki dute nahi duten hizkuntzatan egiteko. Ea zer iruditzen zaizuen han ikusi genuena!

Antzinaroa

Gidoi bati jarraitu diogu honako lan hauek egiteko. Talde lana egin dugu aurkezpena egin ahal izateko. Klasean gaia liburutik koadernoan  laburtu dugu. 
Geroago ikasteari ekin diogu hitzaldia ahalik eta hobeen egiteko. 
Ger daiteke egindako kontzeptu mapetan akats ortografikorik agertzea!!! Nahiz eta esanda egon aldatzeko aukerarik ez dugu izan!                                

                                


lunes, 16 de junio de 2014

Aditzak eta taulak 5.maila

Verbo vivir 3ª conjugación
En Lengua Castellana seguimos practicando haciendo tablas y así estudiamos los verbos modelo en cada conjugación. He aquí el trabajo realizado por una alumna.

Google docs taulekin aditzak birpasatzen

Ikasle batek jo du Google docs dokumentuetara aditzak ikasi ahala taulak egiten joateko. Hona hemen egindako lana.

lunes, 2 de junio de 2014

Maiatzean Eroski Consumer aldizkariarekin!

Beti bezala irakasleak eman digu berri bana talde lana eginez hitzaldi baten bidez kontatzeko. Taldekideok irakurri dugu lehendabizi bakarka lana eginda. Geroago ikusi dugu zein den garrantsitzua eta azkenean elkarren artean erabaki dugu zer kontatu.  
Asmoa berria kontatzea izan da. Elkarren artean zer kontatu erabakita grabatzeari ekin genion. 
Hona hemen egindako grabaketak!
                      
                      
                      
                     
                      

lunes, 26 de mayo de 2014

Historiaurrea Aurkezpena 5.maila

GUZTION ARTEAN PRESTATUTAKO HISTORIAURREKO AURKEZPENA
Gidoi bati jarraitu dugu gure lanari hasiera emateko. Talde lana egin dugu guztiok parte hartu dugulako eta diapositiba batzuk talde bakoitzaren ardura izan dira. 
Hona hemen prestatutakoa...
       
Eta hau gure grabaketa da. Espero dugu interesgarria izatea.

                     

viernes, 23 de mayo de 2014

Buruketak idazten 5.mailan

Baldintza batzuekin sortutako problemak 
Bi problema sorta asmatu ditugu:
1.- Asmatu eta ebatzi honako esaldi hauek hartzen dituen buruketa bat:  Zazpi lagun/ Zenbat egokitu zaizkio bakoitzari?/  Zenbat geratu dira sobera?

2.- Asmatu eta ebatzi kirol-denda bati buruzko buruketa bat, ehunekoak tartean dituena.

domingo, 18 de mayo de 2014

Biolentzia mota asko dago

Gernikako Pakearen museotik etorritako monitorearekin tailerrean
Oso interesgarria izan da maitzarean 13ren goizaldean egindako biolentziari buruzko tailerra. Jolas batzuen bidez gaian sartu gaitu etorritako monitoreak. Behin sartuta egonda hitz egin dugu eta pentzarazten gaitu biolentzia zer den eta zer nolako biolentzia mota dauden. 
Gu kazetari, honako kronika hauek idatzi ditugu...

2014-05-15ean 5.mailakook irratsaioa egin dugu

Aurtengo azkenengo irratsaioa egin genuen pasa den ostegunean. Dagokigun guztiok irakaslearekin batera erabaki genuen zer esango genuen, nola, zein ordetan etabar. 
Orduan saiakuntza egiteko unea hendu zitzaigun. Horietan aldaketak, konponketak, kenketak,,, eginten joan ginen. 
Azkenean eguna heldu zen.
Hona hemen lan unetako argazki batzuk baita irratsaioaren grabaketa ere. 
Espero dugu interesgarria izatea. 
                                  

Txontxongiloak geure eskolan

Bueltaka, txontxongiloen antzerkia
Pasa den astelehenean, maizaren 12an, Behibi´s taldeak geurean txontxongiloen antzerkia, Bueltaka izenburukoa, antzeztu zuen. Areto nagusira jo genuen 4., 5. eta 6. mailako ikasleok. Hasieran nahiko urduri bageunden ere, hasi bezain laster lasaituz joan ginen eta esan behar dugu oso ondo pasatu genuela. 
5. mailakook kazetari joan ginen eta ikusteaz gain arreta handiz egon ginen ikusten gero honako kronika hauek idatzi ahal izateko. Espero dugu irakurtzean une on bat pasatzea.
Honako aurkezpen hau ere prestatu dugu zer nolako antzerkia izan zen ikus dezazuen. Testuak denok idatzi ditugu...

martes, 13 de mayo de 2014

Jolas kooperatiboen bidez zatikiak eta ehunekoak barneratu ditugu


Zatikiak, ehunekoak... euren arteko baliokidetasuna landu dugu jolasten 100 izendatzailedun zatikiak, izendatzaile bidoitidunak, ehunekoak, ...  erabilita hainbat txartel egin dugu klaseko ikaskidekin jolas kooperatiboen bidez jolastu ahal izateko. Bi helburu nagusi genituen:
  • Baliokidetasuna lantzea
  • Taldearen koesioa lortzen jarraitzea. 
Hona hemen grabatutako bideo bat zein ondo aritu ginen ikus dezazuen baita egindako txartel batzuen argazkiak.
Espero dugu interesgarria iruditzea!
     
     

domingo, 11 de mayo de 2014

Gero arte, Yaiza!

Agurra ez da hitz politarik! Hori dela eta ez dugu gaur erabiliko gero arte, hurrengora arte, laster arte... baizik.
Hemen gaituzu betirako! Eskerrik asko, Yaiza!

Bertsoak buruz ikasteko gai gara batzuk.

Euskal astea etortzear zegoela aprobetxatu genuen bertsoak ikasteko proposamena egiteko ikaslei. Haietariko batzuek ikasteari ekin zien. Hona hemen zelan gogoratu zuten.
Bideo grabaketa batzuk dira. Espero dugu ikustean, ondo pasatzea... 
Egia esan... denok gara gai bertsoak ikasteko. Baina ardura gutxikoak ez gara ahalegindu eta ez dugu buruz ikastea lortu.
                  
                     
                 
                  
                  
                  
                  
                  

Aditzak ikasten eta taulak egiten L. Castella Ikasgaian

Edozein momentutan ikasle batzuk prest daude erronkei aurre emateko.
Egun batean, aditzak ikasten geundela, proposatu nien haiek taula egiten saiatzea eta aldi berean edukiak ikasten joatea. Hona hemen 
Ariane ikasleak egindako taula.
Zorionak, Ariane hain langile arduratsua izateagatik!

Denbora neurketekin estatistika lantzen ari gara ikasturtean zehar...

Hilero kalkuluak egiten ditugu
Irakasleak zenbat ematen dugun lan egiten hasteko, edo materiala prestatuta edukitzeko, kronometroaren bidez neurtzen digu. Datuen multzoa taula batean jartzen ditugu batez bestekoa kalkulatzeko. Horretaz gain hilabetearen grafikoa egiten dugu koadernoan bertan. 
Azken bolada honetan Excel izeneko "hoja de calculo" erabili dugu emaitzak eta grafikoa ateratzeko. Hona hemen ikasle batek, Beñat izenekoa, egindakoa. Apirila hilabeteari dagokio. Oso motza izan da oporrak eduki ditugulako.

jueves, 8 de mayo de 2014

Eskerrik asko ikasle ohiei!

Pasa den apirilaren 29an gurera etortzeagatik eskerrak eman nahi dizkiet institutuko ikasle batzuei. Klasean ikustean asko hasi direla ikusi nuen, Dena den betiko moduan egon zirela aitortu behar dut. Hona hemen bisitaldiaren argazkia.
Ignacio Ellacuria Institutuko DBHko 1.mailako Jon, Ander, Iker, Roberto, Jone, Patricia P., Leire, Asier, Ainhoa, Sandra, Aitor, Patricia V., Alén, Gorka eta  Gaizka, Zurbaranbarri HLH Ikastetxean. 

Materia. Inguruneko gai bat lantzen

Azken bolada honetan klasean egon den Yaiza irakaslegaiarekin ibili gara gaia hau landuz. Hona hemen egindako gauza batzuk. Espero dugu interesgarria iruditzea.Lehendabizi Yaizak klase teoriko bat eman zigun eduki garrantzitsuak kontuan har ditzagun. Horretarako honako aurkezpen hau erabili zuen.
Ibili ginen nahasketa batzuk nola banatu pentsatzen. Hona hemen gure lanaren argazki batzuk.

Honako bideo honetan gure lan baten zatia ikus dezakezue!
               
Materialak ikusi eta mineral batzuen dentsiteak kalkulatu genituen.
Hona hemen guk asmatutako tresna bat nahasketa baten osagaiak banatzeko, hau da dekantazi bat egiteko.
               

jueves, 10 de abril de 2014

Osteguneko Euskal asteko ekitaldiak

IRRATSAIO BEREZIA 
Guztion artean egiten dugu irratsaioa, Euskal asteko ostegunean elkarbanatzen baititugu zereginak. Gure klaseari tokatu zaigu berriak kontatzea. 
Hona hemen argazki batzuk irratia entzuten dugun bitartean geure klasean.  
Jarri ditugu dantzako argazkiak ere. 
Irratia entzutean, asmakizunen orria betetzeaz gain irratiko fitxa ere bete behar dugu.
                       
Hona hemen gure zikloko, hirugarren zikloko dantzaren zati bat.
                       
Egingo dugu beste egunetan bezala kazetari lana zuek jakin dezazuen zehatz mehatz zer egin  dugun.

Euskal astea

Zurbaranbarri eskolan euskararen aldeko astea 
5.mailako pegatinak
Aurreko asteetan pegatinen lehiaketan eskolako ikasle guztiok parte hartu genuen. Hona hemen gure irudien argazkia. Espero dugu irabasleen irudiak jarri ahal izatea.
Aste honetan zer egingo dugun jakiteko jo azpian jarritako egitarauetara.
Talde lana izan da egitarauaren kartelak prestatzea.






Hona hemen bisitaldien argazki batzuk.
Konponketa bat egin dugu ipuin batzuekin eta bost urtekoek abestutako bideoarekin. Ea zer iruditzen zaizuen...
                      

viernes, 4 de abril de 2014

Bai txango polita!

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA Pasa den hilabetean, martxoaren 18an Busturia aldera joan ginen. Irakasleok antolatutako irteran denetarik egingo genuke, monitore batzuen laguntzarekin. Hondantza batean egoteaz gain itsasontzi batean ibiliko ginen... Azkenengo hau ez zen posible izan itsasbehera zegoelako.
Ala eta guztiz ere oso irteera polita izan zela baiezta dezakezue ikusiko dituzuen egindako kroniketan baita arkezpenean ere.
Espero dugu interesgarria iruditzea!

Olerkiak 5.mailan

Buruz ikasitako olerki batzuekin hasiera emango diogu Euskal asteari
Urtero bezala datorren astea "Euskal astea" ospatuko dugu gurean. 
Egitarauen diseinuekin gabiltza zelan egiten diren azkenengo gaian ikasi dugulako. Taldeka prestatu dugu argitarau eredu bana. Hona hemen haien proposamen batzuk.
Aldi berean olerkiak ikastea erronka polita izan da. Begira zeintzuk izan diren orain arte ikasitako olerkiak.
Hona hemen astearen egitarauen adibide batzuk

Beste aldetik, gurera eotortzeko 5 urteko gelakoei gonbidapena egiteko adibide batzuk ditugu. Ikusi!




martes, 1 de abril de 2014

Inguruneko beste gaia! Klaseko lana!

Urak/ Ibaiak
Aurkezpen bakarra prestatu dugu gai honetan. Ikerketa lana egin dugu edukiak eratzeko. Zer kontatuko genukeen argi eduki genuenean elkarbanatu genuen talde bakoitzaren lanaren ardura eta aukezpen bakar batean diapositibak banatu genituen talde bakoitzak duen lanaren zatitxoa kideen artean tarteka dezan. Horretarako taldekideek argi edugi behar zuten bakoitzaren lana. 
Landu eta gero hona hemen aurkezpena baita grabaketa ere. 
Espero dugu interesgarria izatea!
                

otsaileko berriak Eroski Consumer aldizkarian 5.maila

Eroski Consumer aldizkarira jotzen dugu dituen berrien artean,  guk kontatzeko aproposak diren batzuk agertzen direlako.
Irakasleak aurrikuzten ditu eta elkarbanatzen ditu talde bakoitzak bat eduki dezan.
Momentu horretan talde lana hasten da: 

  • Irakutzea eta ulertzea.Hiztegia erabiltzea.
  • Garrantzitsuena laburtzea.
  • Nork kontatuko duen zati bakoitza erabakitzea.
  • Zelan aurkeztu eta kontatuko dugun pentsatzea.
  • Hitzaldiaren prestaketa egitea.
  • Ditugun arazoak elkarrekin ekiditzea. 
  • Taldean elkarri animatzea gure hitzekin eta irakurri gabe kontatzeko.
Hau guztia egin ondoren hona hemen grabaketak. Guri bikain datorkigu zer konpondu behar izango dugun ikusteko     
                    
                    
                    
                    
                    

lunes, 24 de marzo de 2014

Emakume eguna ospatzeko...

Kiroletan neskeen lana: Atlheticen bi neska jokalariekin hizketan
Ostirala zen, irrikitan geuden gurean egongo baitira bi neska ospetsu!
Goizean eman genion prestatutako galderak irakurtzeari eta interesgarrienak sailkatzeari... Azpimarratutakoak egokienak iruditu ziztzaizkigun arratsaldean egiteko. 
Begiratu geure galdera guztiak!!!

Bakarrik ezagutzea baina ez zitzaigun falta!
Beti bezala areto nagusira joan ginen zirriborrozko koadernoa eta biligrafoa eskuetan genituela. Kazetari ibili ginen baita argazkilari ere...
Irakurri egindako kronika batzuk eta ikusi zein interresgarria izan zen bisita hori.

miércoles, 19 de marzo de 2014

Kartelak

Kartelak zer dituen eta nola egin  
Klasean azalpenak jaso genituen eta eskematiko ikusi genuen kartelen atalak. 
Geroago kartelaren bat bakoitzak egiteko aukera izan dugu...
Hona hemen gure lanak!