viernes, 30 de marzo de 2012

GAZETARI LANEAN: Asteazkenean, arratsaldez, ipuin kontalaria.

Lehenengo Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako umeak Iker Díaz Letamendi kontalariarekin 
 Atzo arratsaldez geurera etorri zen Iker Díaz  kontalaria. Liburutegian elkartu ziren lehenego, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak. Ikuskizuna oso polita eta deigarria izan omen zen baita une batzuetan liluragarria ere... 
Kontalariak ekarritako ohial beltza jarrita egon zen ezkenatokiaren atzeko aldean. Horretaz gain itsasontsi baten braka, kanabera bat, bi uxo eta loro bat ere bazeuden giroa ematen.
Ipuin kontalariak umeak bereganatu zituen euren besoak mugiarazten olatuek egiten duten moduan "Itsas gora, itsas behera, itsas labur..." abestu ahala. 
Itsasontsietatik aterata loroa "rap" bat abesten hasi zen, bitartean  "Haizea sopa itsasoan" abestiari txaloka jarraitu zioten ume guztiek.
 Largabista bat begian zeramala, itsasontsi  mota batzuen izenak esaten hasi zen  ikusten egongo balego bezala. Gezurrezko gitarra soinua egitean umeek errepikatu zituzten hitz batzuk.  Agertu den arbelean marinelak esaten zuena marrazten zuenean barraskilo bat irudikatu zuen. 
Konturatu gabe ilundu zen baina faroaren argiak dena argitu zuen eta pust eginez behin eta berriro itzuli ziren portura. Eta handik, klasera, hurrengora arte Ikerri esanda.


(Berri hau Jose Mª Pizarro liburutegiaren arduradunari egindako elkarrizketatik aterata dago)


                                                         Leire Bolaños, Iker Hidalgo, Patricia Pérez eta Patricia Vacas

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.