viernes, 30 de marzo de 2012

Aste kulturala. Ostiralean


Goizean: Kulki taldearekin, 
baserriko lanak
Gaur, 2012ko martxoaren 30ean, Kulki jolasak etorri dira Zurbaranbarri eskolara. Guk, 5. A klasekoak ingeleseko andereñoarekin joan gara. Guztira 12 jolas egon dira.
1.Lasto altxaketa.
2.Orga jokoa.
3.Toka.
4.Ahari talka.
5.Hankapaloak.
6.Pitipoteak.
7.Eskuorgak.
8.Kirrinka.
9.Laia lasterketa.
10.Txinga erute.
11.Lokotx bilketa.
12.Soka muturra.

Oso ondo pasatu dugu Kulki jolasetan!  


Arratsaldez: euskal dantza
Eskola osoak parte hartu du ekintza honetan. Umeek euskal dantza batzuk dantzatu dituzte taldeka, irakasleek ere parte hartu dute. Eguraldi bikaina edukita primeran ibili gara patioan eta giroa benetan polita izan da.

Iker Hidalgo

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.