domingo, 1 de febrero de 2015

Bakearen eguna eskolan

urtarrikaren 30eko ospakizuna
Pasa den ostiralean eskolako polikiroldegian elkartu ginen bakearen eguna guztiok ospatzera. 
Astean zehar landu genuen gaia. Malala Yousafzai eredutzat hartu genuen. Bere biografia ezagutzeaz gain berarekin elkartuta dauden gaiak landu genituen. Klaseetan lan desberdin batzuk egin genituen, mailaren arabera.
6.mailan berari eskutitz bana idatzi genion ikasleok, baita horma irudiak edo kartelak ere egin genituen.
Polikiroldegian abesti bat entzutearekin batera txirulaz jo ere egin genuen. Idatzitako bi eskutitz irakurri ziren eta Malalaren biografian onarritutako testu bat irakurri genuen. Hona hemen geure lanak. 
                       
                       
                       
                       
                       
                       
                       

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.