lunes, 15 de diciembre de 2014

GABONETAKO FESTIBALA

6.mailako HEAL THE WORLD abestiaren errepresentazioa
2014-12-13an geurean ospatu genuen
Atzo, abenduaren 13an, Gabonetako festibala ospatu genuenez, Adelak kronika bat egitea proposatu zigun, eta honako hauek dira arduratsu ibili garenonak. 

Guk nagusiak garenez, gauza batzuk egin behar izan genituen, bertsolaritzan prestatutako bertsoak bota behar izan genituen, eta festibalean bota baino lehen, klasean hainbat entsegu egin behar izan genuen, hona hemen grabatutako entsegu batzuk.
                     
                     
Gero, musikan prestatutako abesti bat dantzatu genuen, eskularru zuriekin eta kandel batzuekin. Hona hemen klasean egindako prestakuntza...
                     
Guk gure kabuz, dantza bat prestatu genuen, hiru abestiekin,  haietariko zati batzuk nahasita. Prestatzeko, klasean errekreo asko eman genuen, ondo ikasteko. Hona hemen bideo bat...
                     
Ahaztu zaigu komentatzea aurkezle ibili ginela. Horretarako nahi zutenen artean, zozketa bat egin genuen eta azkenean 6 bikote aritu ziren.  
6.mailako ikasle batzuk prest zeuden dantzatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.