viernes, 11 de mayo de 2012

Gazetari gabiltza... Ekolan, hitzaldi baten berri


60.HAMARKADAREN BARRUAN, BILBAO - ABAO PROGRAMAN "GUILLERMO TELL" IZENEKO OPERARA JOANGO GARA (5.A)


Pasa den ostiralean, maiatzaren 4an, eskolara etorri zitzaigun Mari Jose deitutako emakumea, Arriaga antzokiko ordezkoa,  joango garen operaren berri emateko. Oso interesgarria izan zen hitzaldia. Orain laburtuko dugou entzundakoa. 
Kasu honetan "La Baldulfa" izeneko taldeak moldatu du opera ospetsu hau  umeek ikustean ondo pasa dezaten.
Eszenak Román Molins-ek zuzenduko ditu. Aipaitzekoak dira beste batzuen artean Ferrán López eta Enric Blasi aktore moduan. Abeslari garrantzitsuenak Maia Planas, Marta Valero, Xabier Mendoza eta Josep Ferrer, izango dira. Musika zuzendariak,  Gioacchino Rossini-ek,  pianoa, zeharkako txirula, tronpa eta pikolo txirula edukiko ditu  bere orkestran.
Hona hemen argumentuaren laburpena: 
XIV. mendean Zuitzako herri txiki batean Guillermo izeneko gizon batek, bidaia bat egitera joan zen bitartean bere herrialdean guda bat antolatu zen austriatarrek herri horren jabeak izan nahi zutelako. Etsaiek Guillermo itzultzean hartu zuten, baina bera oso trebea izanda ihes egin zuen. Baina bere Jemmy semea  harrapatu zuten. Guillermok, semeak buruan zuen sagarra erdibanatzeagatik, arkuaren bidez. Semea azkatzeaz gain bere Zuitzako herri hori ere azkatu zuen inbaditzaileengandik.
Datorren astelehenean maiatzaren 14an Arriaga antzokira joango gara 3. zikloko ikasle guztiok geure irakasleekin.
Gazetari lana han ere egingo dugu eta ikusitakoaren  berri edukiko duzue laster.
Zihur gaude gozatuko dugula pilo bat!!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.